Bilbao Metropolitarra 2030: Profesionalen garaia daBilbao Metropoli-30 elkarteak profesionalengan oinarritu du Bilbao Metropolitarra 2030 hausnarketa Estrategikoa, elkartearen XX. urteurrenean
Maiatzaren 9an, Bilbao Metropoli-30 elkarteak Batzar Nagusia egin zuen, XX. urteurrena dela-eta. 1991n, 19 instituzio publikok eta enpresa pribatuk Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkartearen (Bilbao Metropoli-30) eraketa akta sinatu zuten. Harrezkero, eta gaur arte, Elkarteak 130 bazkide publiko eta pribatu baino gehiago ditu; bazkide horiek Bilbao Metropoli-30 elkartearen lanerako lidergoa osatzen dute, epe luzerako ikuspegia eta gizarte zibilaren parte-hartzea eskainiz, Bilboko metropoliak etorkizunera begira dituen helburuen eraikuntzan.
Elkartea ahalegina egiten ari da etorkizunerako ikuspegia zehazteko; izan ere, horrela, Bilbao metropolitarrak datozen bi hamarkadetako erronkei egin ahal izango die aurre, bere aktibo nagusiaren, hau da, profesionalen eskutik ideia eta proiektu berriak erakartzeko gai izango den ingurunea bihurtuz. Helburu horiek lortzeko, hausnarketa bateratu honen arabera, pertsonaren nahiz bere alderdi profesionalaren ahalegina behar da. Datozen 20 urteetako Bilbao Metropolitarrerako arrakastaren gakoa konprometituta dauden eta partekatutako gizarte-balioak gidari izango dituzten pertsonak izatea da.
Era berean, Batzarrean 2010eko Memoria aurkeztu zen, bai eta txosten ekonomikoa eta izandako gertaerarik esanguratsuenak ere. Bilbao Metropoli-30 elkarteak Bilbao metropolitarra suspertzeko prozesuan eman beharreko hurrengo urratsak aztertzen eta ikertzen jarraitzen du. Gaur egun bizi dugun ziurgabetasun globalen garaia dela-eta, sortzen diren arazoak konpontzeko lan zailean erabilitako baliabideak eta tresnak indartu beharra dago, irudimenez betetako irtenbideak bilatuz eta eszenatokien azterketaren metodologia eta Skunkworks izeneko lanerako metodo propioa erabiliz.
|