1992an Birbizteko Planaren diseinua amaitu ostean, Elkarteak biziberritzeko prozesua sustatzeko ekintzak egin zituen, lankidetza publiko eta pribatuaren bitartez.
90eko hamarkadan, Bilbao Metropolitarrarentzat eszenatoki hobea sortuz joan zen, globalizazioarekin, egitura sozial eta ekonomikoen eraldaketarekin, informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin eta kultura ugariko gizartearen sorrerarekin. Erronka horiei modu egokian erantzuteko, 1999an, Elkartearen ahaleginak "Bilbao 2010. Hausnarketa Estrategikoa" proiektuan zentratu ziren. 1999ko azaroaren 25ean aurkeztu zen.
2001eko apirilaren 4an, Elkarteak "Bilbao 2010. Estrategia" izeneko plan estrategikoa aurkeztu zuen, hausnarketa estrategikoa, horren oinarriak eta funtsezko ezaugarriak bideratzeko, Bilbok aldaketa aprobetxatzea ahalbidetuko duten proiektuetara jotzeko eta metropolia Ezagutzaren Gizartean aintzat hartutako mundu mailako hiri gisa proiektatzeko.
| Bilbao Metropoli-30
Gran Via, 45. E-48011 |
Tel.: +34 944 158 685
Fax: +34 944 153 424 E-mail: info@bm30.es |
BILBAO
METROPOLITARRA