Mesua
167 Kb
1991 urtean sortu zenetik
Bilbao Metropoli-30 Elkarteak, Bilbao Metropolitarrarentzako etorkizunera
begira dagoen ikuspegi estrategikodunaren definizioa, ezarpena eta gaurkotze
lanetan, bultzatu du erakunde publiko, entrepresa eta hirugarren
sektoreko erakundeen arteko lankidetza estua. Bere baitan ditu lankidetza
eredu honek europar partenariatuen aitzindaritza politiko sendodun azturarik
hoberenak eta iparramerikar metropoliek beregan ere duten partaidetza zibil
bizkorra.
Azken urteotan, Bilbao
Metropoli-30a osotzen duten erakundeetako 800dik gorako jakintsuk hartu
dute parte Bilbao Metropolitarra eta bere proiektuen erronkei buruzko eta
berauek emaitza onekin gainditzeko hausnarketa estrategikodun prozesu etengabean.
Hausnarketa estrategiko honen barruan, Elkarteak arreta berezia eskaini
die hirien berpiztean jakintza aurreratuaren bilaketari, Bilbao nazioarte
alorrean lehia eta bizitza-kalitate mailadun metropoli bihur dadin jakintza
hau behar den berrikuntzaz eraldatzeari eta bai epe-luzerako elkarte honetako
partaide diren erakunde eta gizarteak orohar betebehar honi euki behar
dioten konpromezua lortzeari ere.
Hiru iharduera hauek funtzio
eraginkorra izan dute Bilbao Metropolitarraren berpiztearen emaitza onerako
behar den gizarte-kapitala sortzeko laguntza-lanetan. Gizarte-kapital honek
eragile ezberdinen eta, orokorrean hartuta, gizartearen arteko konfidantza
maila altua eta elkarren arteko lankidetza eskaintzen du; ekonomia eta
gizarte alorrean harturik, giza-ondasun eta ondasun fisikoen atalean burututako
inbertsioei erretagarritasuna ateratzea errazten duelarik.
Bilbao Metropolitarraren
berpiztea bezalakoxe ekimen anitzan ikuspegi koherente eta konpartitua
lideratzeko gaitasunari esker, espainiar eta nazioarte mailako beste metropolientzako
erreferentziaguneko eredu bilakatu da Elkartea. Espainian, Bilbao Metropoli-30ren
esperientzia abiapuntu delarik antzeko helburuak dituzten erakundeak sortu
izan dira: hala nola, Associació Pla Estratègic Barcelona
2000, Malagako Fundación CIEDES, Zaragozako Asociación Ebrópolis,
Fundación Provigo edo Asociación Plan Estratégico
Valencia 2015.
Etorkizunerantz begira, azken
urteotan gauzatu den berpizte prozesuaren aurrerakada itzel honek Bilbao
Metropolitarra mundu zabalean lehiarako ahalmena duen metropoli gisa kokatzeko
estimulua izan behar du; duen berrikuntzaren kudeaketarako gaitasunari
eta modernitate kulturalaren barreiatzaile ahalmenari esker.
Datorren urteetan, nazioarteko
lehiaketaren inguru berri batean, baliabideen antolaketa eta kudeaketarako
hirien gaitasunak biztanle eta bisitarien bizitza-kalitateko eskari gorakorrari
erantzuna zehaztuko dio. Bere sorreratik gertatu ohi den bezalaxe, Elkarteak
dituen bazkide publiko eta pribatuen laguntza estua eta partaidetza aktiboa
behar izango du helmuga berri hauek definitu eta erdiesteko orduan. Laguntza
eta pataidetza honek ezberdinduko du Bilbao Metropolitarra eta litezkeen
bere lehiakideak.