SAREAK

Bilbao Metropoli-30 elkarteak Bilbao Metropolitarraren birbizpena bultzatzen du, horretarako bertako edo nazioarteko erakundeekin harreman edota partehartze ekimenak martxan jarriz:
Bilbao Metropoli-30 (Benchmarking Clearinghouse Association) AiB Benchmarking-a Inplantatzeko Elkartearen bazkide sortzailea da. Honen helburua benchmarking tekniken bidez erakundeen konpetitibitatea eta efektitibitatea obetzea da.
System Dynamics Society. Nazioarteko erakundea da, irabazi asmorik gabea. Sistema dinamikoen azterketarako teknika aurreratuen azterketa eta hedapena ditu langai.
Bilboko portuaren konpetitibitatea sektore publiko eta pribatuen elkarlanaren bidez obetzeko, Bilbao Metropoli-30-k Uniport Bilbao eta Comunidad Portuaria de Bilbao deritzon elkarteen bateraketa lagundu du.
Programa Bolívar Garapenerako Interamerikar Bankoak bultzatutako ekimen bat da. Honen helburua entrepresa eta ikerkuntza zentruei finantza, teknika eta lege laguntza ematea da, nazioarteko proiektuak sortuz eta 20 herrialde baino gehiagotan bazkideak identifikatuz.

World Future Society. Erakunde zientifiko eta edukazionala da, eta aldaketa sozial eta teknologikoa aztertzen du, bai eta beronek etorkizunaren eraketan duen eragina ere.
Institute for European Affairs (INEA), Europako bategitearen prozesuari buruz gogoeta estrategiko gune bat da. Europako ekialde eta Latinoamerikako hirien ekonomien elkarerlazioak aztertzen ditu.
Internet Corporation for Assigned Names and Numbers (ICANN) erakundeak Interneteko lehen mailako domeinuen arduraduna da.
El International Institute of Administrative Sciences (IIAS) NBEren gobernuarteko kontsulta erakunde bat da instituzio publikoen berriztapena eta aldaketa estrategikoa bultzatzeko.
The Internet Society. Internet sarearen hedapena bultzatu eta koordinatzen du, eta internetek gizarteko esparru desberdinetan duen eragina aztertzen du.
British Urban Regeneration Association (BURA) deritzonak, industria oso antzinarik izan duten hiritako hirigintza-birsorkuntzari buruzko esperientzien elkartrukerakoa lan egiten du. 
Standing Committee on Urban and Regional Statistics (SCORUS), hirietako adierazki eta estistika-sistemen arloko ezagutzen eta esperientzien ezagutzeen eremuan International Statistical Institute (ISI) delakoaren organua da.
SPIN-Spain Elkarteak SPIN-en (Software Process Improvement Network) sarean parte hartzen du mundu-mailan. Bere helburua Software Prozesuen hobekuntzan interesa duten erakundeei elkartzea eta laguntzea da, era berean erakundearen kalitatearen hobekuntzan lagunduz.
World Development Federation nazioarteko erakundeak metropoli birsortze prozesu orokorretan jakitunak diren arteko esperientzien elkartrukea suspertzen du.
International Network for Urban Research and Action hiriei buruzko lanarekin eta ikerketarekin zerikusia duten pertsonek osatutako erakundea da. Sarea gizarte eta ingurumen arloko taldeetako, unibertsitateetako eta tokiko administrazioetako arduradun eta ikertzaileek osatzen dute, eta guztien helburua esperientziak trukatzea eta antzeko ikerketetan parte hartzea da.
Xertatuk lanerako eta lankidetzarako eremua izan nahi du, Enpresen Gizarte Erantzukizunean (EGE), eta bere barruan, Bizkaian kontzeptu hori sustatzen dabiltzan erakundeak eta organoak bildu nahi ditu. Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila burutzat duena. Xertatuk lanerako eta lankidetzarako eremua izan nahi du, Enpresen Gizarte Erantzukizunean (EGE), eta bere barruan, Bizkaian kontzeptu hori sustatzen dabiltzan erakundeak eta organoak bildu nahi ditu.
Parekatuz sare malgua da, eta zabalik dago emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde gizartean dauden kezketan parte hartu nahi duten Bizkaiko gizarte-ekonomiazko erakundeentzat. Sareari atxikiko zaizkio parte hartzeko eremuetan lan egiteko gogoa azaltzen duten erakundeak; eremu bakoitzean bertan lehenesten diren ekintzak egingo dira: Informazioaren eta jarraipenaren eremua, gaikako lan batzordeak eta banakako laguntza teknikoa, azken honetan Bilbao Metropoli-30 barne dagoelarik.
Xertatuk lanerako eta lankidetzarako eremua izan nahi du, Enpresen Gizarte Erantzukizunean (EGE), eta bere barruan, Bizkaian kontzeptu hori sustatzen dabiltzan erakundeak eta organoak bildu nahi ditu. Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila burutzat duena. Xertatuk lanerako eta lankidetzarako eremua izan nahi du, Enpresen Gizarte Erantzukizunean (EGE), eta bere barruan, Bizkaian kontzeptu hori sustatzen dabiltzan erakundeak eta organoak bildu nahi ditu.
NEW EPOC (Renewing Economic Prosperity in Port Cities) proiektua FEDER-3: Interreg III-C West 2000-2006 programaren barruan dago sartuta, eta helburua da industria birmoldaketako prozesuak bizi izan dituzten Europako zenbait eskualdetako portu-hirietako esperientziak aztertzea. Izan ere, prozesu horien ondorioz, ontziolak eta portu-industriak itxi behar izan dira, eta horrek arazo sozial eta ekonomikoak eragin ditu toki horietan. Jokabide-ereduak, suspertze ekonomikorako politika aktiboak, ekimenak eta ideia berritzaileak bilatzea da kontua.
Bartzelonan 1908an sortua, Espainian Britaniar Merkataritza Gambera mozkin-trukerik gabeko erakunde bat da eta bere xedea kideentzat negozio aukerak sortzea da.


*BILBAO METROPOLITARRA