Bilbao Metropoli-30
Bilbao Metropoli-30 Hitzaldia
"Zelan neur daikete udal-kudeaketaren kalitatea?"

Zabalera: Humberto Cirarda Jn., Getxoko Alkatea
Hitzaladia: Ian Sanderson Dk., Herri-kudeaketaren Katedraduna

Asteartea, 1998ko azaroaren 10a, 19:00.
Bilbao Metropoli-30, Gran Via 45, Bilbao

Aurkezpena Erresuma Batuko Blair gobernuaren estrategien artean aipagarria da Herri Arduralaritzaren kalitatearen hobekuntza. Honetarako, "Best Value" programa martxan jarri zuten 1997. urtean, honen helburua herri zerbitzuen kalitatea igotzea kostuak murriztuz delarik.

“Best Value" programak bost funtsezko elementuak ditu:

  1. Herri zerbitzu bakoitzeko kalitate neurriak ezartzea
  2. “Benchmarking" edo antzerako ezaugarriak dituzten udalen arteko kalitate neurrien konparaketak
  3. Herri zerbitzugintza anitzaren bultzatzea. Udalek udal unitateei eta entrepresa pribatuei aukera berdinak eman behar dizkiete, honela zerbitzuaren hobekuntzaren kapazitatea erakutsiz. Aurreko aldiaren kontra, orain Udalek ez dute entrepresa pribatuei herri zerbitzuen kudeaketarako eskaintzak eskatu beharrik.
  4. Herri zerbitzu kalitatearen Kanpo auditoria independenteak
  5. Transparentzia eta hiritarren partehartzea bultzatu udalak lortzen dituen kalitate neurrien diseinu eta sakabanatzean.
1998. urtean "Best Value" programaren lehen proiektuen ebaluazioa hasi da, bertan Erresuma Batuko 35 udalek parte hartzen dutelarik (haien artean Birmingham, Leeds, Manchester eta Newcastle) .

Proiektu hauen lehen ebaluazioa aurkezten dutenez, kalitate neurriak zehatzak eta epe konkretuak eduki behar dute. Halaber, kanpo auditoriaz gainera, udalek kalitate neurtu ahal izateko barne heziketa prozesua bultzatu behar dute. Honela, kalitatearen neurketak herri zerbitzuen etengabeko hobekuntza bultzatuko du.

 

Aditua Ian Sandersonek paregabeko lan eta ikerketa esperientzia du herri politiken kudeaketan, batez ere udal arloan. 1998. urtetik Leeds Metropolitan University Policy Research Institute-ko aurre ikerketaren taldea zuzentzen du eta bertan zentroaren nazioarteko paregabekotasuna bultzatu du. Ikertzaile eta maisuz gain, udal zuzendarien heziketa eta kontsultoria lanak egin ditu kalitate sistema eta planifikazio estrategiko gaietan. Halaber, hainbat herri ekonomi garapen kudeaketaren hobekuntzarako proiektuak zuzendu ditu.
Interneten: http://www.lmu.ac.uk/lbs/pri/
*BILBAO METROPOLITARRA