CEDE-REN ZUZENDARIEN ARTEKO TOPAKETA


Datorren urriaren 10 eta 11n, Bilbon Confederación Española de Directivos y Ejecutivos (CEDE) elkarteak antolatzen duen zuzendarien topaketa izango da, Club Financiero de Bilbaoren eta Bilbao Metropoli-30 elkartearen laguntzarekin.

Topaketa honen helburua da eztabaida eta gogoeta sortzea, bai eta kudeaketa jarraibideak eskaintzea ere emakume eta gizonen arteko, bizitza pertsonal eta profesionalaren arteko, berrikuntza eta eraginkortasunaren arteko eta hazkunde eta iraunkortasunaren arteko orekaren inguruan.

Topaketa hori bi egunetan egingo da eta egun bakoitzean aztertutakoa bata bestearekin osagarria izango da. Lehen egunean, hitzaldiak, eztabaidak eta mahai-inguruak topaketaren gai nagusiei buruzko eztabaida eta gogoeta pizteko izango dira. Bigarren egunean aplikazio praktikoak eta baliabideak eskaini nahi dira, zuzendaritzarako trebetasun gisa, zuzendariei beren lanbidea hobeto betetzen laguntzeko. “Lehentasunak eta orekak zuzendaritza lanean” izenburupean, topaketan arlo politiko, ekonomiko, enpresarial, akademiko, mediko eta beste batzuetako pertsonalitate eta adituak izango dira, CEDEko zuzendariekin beren esperientzia eta ezagutzak konpartitzeko.

Topaketa honetan parte hartu nahi duten Bilbao Metropoli-30 elkarteko bazkideek berariazko izen-emate murriztu bat izango dute eurentzat.

Bilbon CEDE-ren Zuzendarien Arteko Topaketari buruzko informazio gehiago