HIRIEN KUDEAKETA ESTRATEGIKOARI BURUZKO II. IKASTAROA


    Aurkezpena

    Hiriak konplexuak eta aldakorrak dira, eta jakintzaren gizarte berrirantz doaz etengabe. Hortaz, gizarte horretan, profesionalek nahitaezkoa dute prestakuntza etengabea. Aberastasuna gizakion adimenaren emaitza da, eta aurrerapena adimen hori erakarri eta pizteko gaitasunak baldintzatuko du.

    Bilbao Metropoli-30 Elkarteak 10 urteko esperientzia dauka hirien gogoeta estrategikoan, eta foro pribilegiatua da, Herri-administrazioaren, enpresen eta gizarte zibilaren partaidetza duena:
     

    • Bilbao Metropoli-30-ek gertu-gertutik jarraitu ditu munduko hiri nagusienen garapen prozesuak, batez ere azken hamarkadan hiri garapenaren tratamenduan izan duten dinamismoa eta originaltasuna dela-eta besteen gainetik nabarmendu direnenak.
    • Bilbao Metropoli-30-ek Bilboren garapen metropolitarraren jarraipena egin du, aitzindaria nazioartean.
    • Bilbao Metropoli-30-ek ikerketa aplikatuko hainbat eta hainbat lan egin ditu. Lan horietan garapen metropolitarreko zenbait alderdi jorratu ditu.


    Lanean izan den azken hamar urteetan Bilbao Metropoli-30 Elkarteak pilatu duen esperientzia eta ezagutzak toki eta lurralde garapeneko prozesuetan lanean diharduten profesionalen esku utziko ditu orain. Horretarako, ikastaro praktiko, erabilgarri eta ekintzara bideratua eskainiko du. Munduko hirien joera berriek eta bilakaerari buruzko ezagutzak izango dira aztergai ikastaroan; halaber, nork bere esparru profesionalean kudeaketa eraginkorrari aurre egiteko behar dituen nahitaezko trebetasunak garatuko dituzte parte-hartzaileek.

    Helburuak

    • Gaur egun hirien garapenean sortzen diren joera eta kontzeptu berrien ikuspegi argi eta egituratua eskaintzea.
    • Ikastaroko parte-hartzaileen artean hizkuntza komuna sortzea, betiere, metropoli kudeaketarako eredu  berriak hobeto ulertzeko.
    • Ikasleen gaitasun eta trebetasunak udal eta hirien kudeaketa eredu berrietara egokitzea.

    Nori zuzenduta dagoen

    Hiri eta metropoli garapenean jarduten duten kargu publiko eta profesionalei.

    Iraupena

    Ikastaroak 40 orduko iraupena izango du; 5 aste jarraian emango dira eskolak, ostiral arratsalde eta larunbat goizetan. Ikastaroa 2002ko otsailaren 15ean hasiko da eta martxoaren 16an bukatuko da.

    Irakasleak

    Ikastaroaren zuzendaritza akademikoaz Bilbao Metropoli-30 elkartea arduratuko da. Arlo honetako adituek hartuko dute parte ikastaroan, eta zientzia eta esperientzia, teoria eta praktika konbinatuko dituzte ikastaroan ezarritako helburuak lortzeko.

    Egitarauaren deskripzioa

    1. MODULUA: Hiria, eskualde garapenaren gune berria

    1. saioa:

    Gaur egungo joerak hiriguneetan: Globalizazioa eta lokalizazioa, lankidetza publiko-pribatua, gidaritza eta berrikuntza.

    2. saioa:

    Ukiezinak eta hiri eta metropoli garapena: Ukiezinak metropoli hazkundearen eragile gisa, adierazledun kudeaketa, informazioaren gizartea.

    3. saioa:

    Jardun publikoaren eredu berriak: metropoli kontzeptua, hiriguneak birgaitzea, waterfront-etako hiri zaharberritzea, urbanizazio eredu berriak, eramangarritasuna (kontzeptua, ingurumen plangintza eta toki agenda 21), hazkunde adimenduna eta suburbanizazioa.

    2. MODULUA: Hirien Plangintza Estrategikoa

    4. saioa:

    Plangintza Estrategikoaren prozesua: Plan Estrategikoa egitea (prozesu parte-hartzailea, diagnostikorako teknikak,hiri ereduak, marko estrategikoa, egitasmoak hautatzea eta jarraipen sistemak).

    5. saioa:

    Hiri desberdinak. Estrategia desberdinak: arrakastarako gakoak: Gaur egunera nola iritsi diren eta etorkizuneko garapena azaltzen duten hirien estrategiak, bestelako estrategiak.

    3. MODULUA: Metropoli kudeaketa modernoa

    6. saioa:

    Metropoli kudeaketa berria: Internazionalizazio prozesua, metropoli globalaren alderdi berriak (hirietako multikultu-ralitatea, segurtasuna eta networking-a), hiri plangintza, hirien lehiakortasuna, hiri lehiakortasuna Europan.

    7. saioa:

    Eraginkortasuna eta efikazia metropoli administrazioan: Hobekuntza etengabea eta prozesuen berringeniaritza, kudeaketa helburuak oinarri hartuta, zerbitzu publikoen subkontratazioa eta kudeaketako beste zenbait teknika.

    8. saioa:

    Hirien marketing-a. Maisu-hitzaldia eta Amaiera. 
    Gizarte pertzepzioaren azterketa-tresnak, marketing estrategiak, bitartekoen kudeaketa eta nazioarteko ekitaldien ustiapena.

    Parte hartzeko betekizunak

    Plaza-kopurua mugatua denez, onarpen-batzordea eratuko da ikastaroan parte hartuko duten ikasleak hautatzeko. Hautaketa prozesuan honakoak hartuko dira kontuan.
     
    • Hiri eta metropoli garapenari buruzko ezagutzak.
    • Esperientzia profesionala
    • Maila ona ingelesean

    Matrikula

    Matrikula-inprimakiak Bilbao Metropoli 30-en idazkaritzan jaso eta entregatu behar dira.

    Bilbao Metropoli-30eko elkartekideak prezioaren %50eko beherapenaz baliatuko dira.

    Argibideak

    Bilbao Metropoli 30
    Gran Vía 45 • 48011 Bilbao
    Tel.: 94 415 86 85 • Fax: 94 415 34 24
    E-mail: formacion@bm30.es
    Web: www.bm30.es