HIRIEN KUDEAKETA ESTRATEGIKOARI BURUZKO IV. IKASTAROA

    Urriaren 15etik Azaroaren 13ra.
    Bilbao Metropoli-30, Gran Via, 45. Bilbao

    Helburuak

    • Gaur egun hirien garapenean sortzen diren joera eta kontzeptu berrien ikuspegi argi eta egituratua eskaintzea.
    • Ikastaroko parte-hartzaileen artean hizkuntza komuna sortzea, betiere, metropoli kudeaketarako eredu  berriak hobeto ulertzeko.
    • Ikasleen gaitasun eta trebetasunak udal eta hirien kudeaketa eredu berrietara egokitzea.

    Nori zuzenduta dagoen

    Hiri eta metropoli garapenean jarduten duten kargu publiko eta profesionalei.

    Iraupena

    Ikastaroak 40 orduko iraupena izango du; 5 aste jarraian emango dira eskolak, ostiral arratsalde eta larunbat goizetan. Ikastaroa urriaren 15ean hasiko da eta azaroaren 13an bukatuko da.

    Informazioa

    Ikastaroaren liburuxka (PDF formatoan, 88 Kb, gaztelaniaz)

    Bilbao Metropoli 30
    Gran Vía 45 • 48011 Bilbao
    Tel.: 94 415 86 85 • Fax: 94 415 34 24
    E-mail: formacion@bm30.es
    Web: www.bm30.es