HIRIEN KUDEAKETA ESTRATEGIKOARI BURUZKO V. IKASTAROA

    Urriaren 14tik Azaroaren 12ra.
    Bilbao Metropoli-30
    Gran Via, 45. Bilbao


    Helburuak

    • Gaur egun hirien garapenean sortzen diren joera eta kontzeptu berrien ikuspegi argi eta egituratua eskaintzea.
    • Ikastaroko parte-hartzaileen artean hizkuntza komuna sortzea, betiere, metropoli kudeaketarako eredu  berriak hobeto ulertzeko.
    • Ikasleen gaitasun eta trebetasunak udal eta hirien kudeaketa eredu berrietara egokitzea.

    Nori zuzenduta dagoen

    Hiri eta metropoli garapenean jarduten duten kargu publiko eta profesionalei.

    Iraupena

    Ikastaroak 40 orduko iraupena izango du; 5 aste jarraian emango dira eskolak, ostiral arratsalde eta larunbat goizetan.
    Ikastaroa urriaren 14an hasiko da eta azaroaren 12an bukatuko da.

    Informazioa

    Ikastaroaren liburuxka (PDF formatoan, 941 Kb, gaztelaniaz)

    Bilbao Metropoli 30
    Gran Vía 45
    48011 Bilbao

    Tel.: 94 415 86 85
    Fax: 94 415 34 24

    E-mail: formacion@bm30.es
    Web: www.bm30.es