HIRIEN KUDEAKETA ESTRATEGIKOARI BURUZKO IKASTAROABizkaiko Industri eta Ingeniarien Elkargo
eta Elkartea
XedeaMundu ekonomia gero eta irekiagoa, globalizatuagoa eta lehiakorragoa da. Harreman ekonomikoak eta ekoizpen prozesuak gero eta deszentralizatuagoak eta espezializatuagoak dira, eta horiek lehiakortasunaren abantailen aprobetxamendua eskualdeen espezializaziora bideratzen dute. Hori guztia informazio eta komunikazioen teknologien garapenaren iraultza berriari esker; izan ere, teknologiok mundua herrixka globala bihurtzen ari dira.Ekonomia globalizatuan, hazteko ahalmena eta eskualde garapena ukiezinak diren faktoreen mende daude gero eta gehiago, hala nola, jakintza, berritzeko eta ideiak prozesu eta produktu berritzaileetan bihurtzeko ahalmena, eta arriskuari aurre egiteko eta berastasuna ekarriko duen oinarri enpresariala sortzeko gauza diren gizon-emakumeak egotea. Ezagueraren Gizartean murgilduta gaude eta oso beharrezkoa da profesionalak etengabe prestatzea. Aberastasuna gizon-emakumeen talentuaren emaitza da eta aurrerapena gure esku dago, guk talentudun gizonemakumeak prestatzeko eta erakartzeko dugun ahalmenaren esku. Hemen joera berri eta hirien bilakaeraren
berri emango da eta parte hartzaileei behar den prestakuntza eskainiko
zaie euren lanbideetan kudeaketa eraginkorra gauzatzeko
NorentzatHerri eta lurralde mailako garapen prozesuetan murgilduta dauden profesionalak.Egitaratua1: Prozesu estrategikoa. Hiri desberdinak. Estrategia desberdinak: Arrakasta nola lortu.2: Ukiezinak eta herri eta metropoli mailako Garapena. 3: Metropoli-administrazioaren eraginkortasun eta eragingarritasuna. 4: Metropoli-kudeaketa berria. Hirien marketinga.
HizlariakProf. D. José Antonio Garrido.Presidente de BM-30. Ingeniero Industrial Prof. D. Alfonso Martínez Cearra.
Prof. D. Santiago Rivero.
Prof. D. Juan Luis Urrutia.
Informazio gehiagoIkastaroaren liburuxka (PDF formatoan, 28 Kb)Bilbao Metropoli 30
|
BILBAO
METROPOLITANOA