HIRI ETA BALOREAK KOADERNOAK
Bilbao metropolitarra biziberritzeko prozesuak beste etapa bati ekin dio, azpiegitura eta ekipamendu ugari finkatu ostean. Etapa horretan, balore estrategikoei esker, lortutako helburuak erabat burutuko dira, eta, horrela, inguru metropolitarra eta, hedaduraz, Euskadi osoa, Europako gunerik aurreratu eta lehiakorrenen artean sartuko dira.
1999an aurkeztutako Hausnarketa Estrategikotik 2006ko maiatzean egindako Hiri eta Baloreen Fororaino, tartean Estrategia (2001) eta "Orain, pertsonak" (2005) dokumentuetatik pasatuz, Bilbao Metropoli-30 Elkartea lanean ari da Bilboko metropolialdeari zuzendutako balore estrategikoak aztertu eta finkatzeko.
Hiria eta Baloreak Koadernoak balore estrategikoak eta balore horiekin lan egiteko modua ulertzeko bermea izan nahi du, Bilbao metropolitarra biziberritzeko prozesuari begira.
"Bilbao Hiri eta Baloreak" Estrategia Empresarial-en eranskin berezia (PDF formatua, 3.5 Megabyte, gaztelaniaz)
|
BILBAO
METROPOLITARRA