UPV/EHU-REN UDA IKASTAROAK


Bilbao Arte eta Kultura VIII Topaketak

Sarrikoko fakultatean izango diren UPV/EHU Bilbao Arte eta Kultura VIII Topaketak direla eta, uztailaren 19 eta 20an Alfonso Martinez Cearra jaunak, Bilbao Metropoli-30 elkartearen zuzendari nagusiak, "Baloreen Hiria" ikastaroa koordinatuko du.

Ikastaroaren gaia hiriaren garapenean baloreek duten eraginaren ingurukoa izango da. Garai batetik hona, hiri garapena interpretatzeko modua aldatzen ari da. Inflexio puntuan, azpiegiturei indarra ematetik gauza ez materialei indarra ematera igaro gara . Datozen urteetara begira, lehentasuna ez du izango azpiegiturak sortzeak, baizik eta baloreekin lotura duten gauza ez materialak garatzeak . Gizarte modernoaren oinarria ezin da izan garai industrialeko baloreen eskala. Modernotasuna baloreen bidez definitzen da; izan ere ingurune orokorra kontzeptu ez material batzuek mugitzen dute: etika, lidergoa, kalitatea, etab . Pertsonen jardueren ondorioz sortzen da balorea . Pertsona horien ahalmen eta jarduerak erabakigarriak dira, izan ere horiek dira benetan balio erantsi bat eman dezaketenak . Horrela, baloreak gero eta garrantzitsuagoak dira hiriaren estrategian, eta gizarte garapenerako helburuak ezartzerakoan alderdi erabakigarria bihurtzen dira.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago

Bilbao Arte eta Kultura VIII Topaketei buruzko informazio


XXVI Uda Ikastaroak Donostian

Bilbao Metropoli-30 elkarteak Donostiako Udalaren Plan Estrategikoaren bulegoarekin batera, abuztuaren 30 eta 31n izango den "Ciudades creativas. Modelos de innovación urbana para el País Vasco" ikastaroa antolatu dute.

Ikastaroaren helburua, hirietan sormen eta berrikuntza ahalmenean eragina duten faktoreen azterketa da. Azpiegitura biguinetan, hau da, ezagutzaren transmisio eta sorkuntza handiago batean indarra egiten duten eta ikusten zailak diren horietan baloreek eta Kapital Sozialak duten eragina. Enpresaritza prozesuetan gertatzen den bezala, Witney Macmillanek adierazten duenaren arabera (Cargilleko presidente emeritua, Ipar Amerikan, denboran hazkuntza jasangarria izan duen enpresa pribatu handiena), zer egin genuen horrenbeste denboran hain arrakasta handia izateko? galderaren aurrean, erantzuna hau da, negozioaren alde biguinari dagokion eta Balantzean islatzen ez den "Kapital Sozial garrantzitsu bat eratu genuen". Hirietan kapital sozialaren papera "leku biguin" horretan kokatzen da baita ere, hiriguneetan berrikuntza eta sormena sustatzeko ezinbestekoak diren "azpiegitura ikustezin" horietan, Charles Landryk (Creativity Cities) izendatzen dituen eran. Erreferentzia gisa, Euskadin hirigintza berritzeko ereduak hartuta, ikuspegi ezberdinetatik aspektu hauen inguruko hausnarketa dira eremu emergente batean, sormenerako gaitasun handiagoa lortzeko moduetan sakondu nahi duen ikastaroaren ardatz nagusia.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago

Donostian XXVI Uda Ikastaroei buruzko informazio gehiago