UPV/EHU-REN UDA IKASTAROA
Hirien estrategia XXI. mendean: Esperientzien azterketa, erronka berriak
Lurraldeko Planifikazio Estrategikoan 20 urte luzeko esperientziak, Planifikazio Estrategikoan arrakasta izan duten ereduen inguruko gogoeta egitea ahalbidetzen du, praktika bikainak identifikatu eta XXI. menderako ereduak diseinatzen saiatuz.
Ikastaroak Planifikazio Estrategikoaren kontzeptuak izan duen garapena aztertuko du eta honekin batera, lurralde eraldaketak, aldaketa sozial eta ekonomikoak eta lurralde eta hirien artean, metodologia honen aplikazioan egin diren egokitzapen ezberdinak. Era berean, ikuspuntu sozial, nahiz ekonomikotik aldaketa global sakonen garai honetan, tokiko eskalan hirien aldaketak jorratzeko tresna egokiak ezagutzeko aukera da gainera.
Hirien eta hauen plan estrategikoen esperientzia ezberdinetan zehar ibilbide bat eginez, ikastaroak lurraldeko planifikazio estrategikoetan sakontzea du helburu, planifikazio kontzeptutik, edo azpiko ikuspegi politikotik abiatuta, erabilitako tresna metodologiko zehatzak edo hauen "aplikagarritasuna", ezarpen maila edo emaitzak aztertuta.
Era berean, aspektu metodologikoenetan edo izaera operatiboagoa dutenetan indar berezia egingo da, prospektibaren aplikazioa, geobistaratzea, lurralde planifikazio interaktiboa etab.
XXI. mendeko planifikazio estrategikoan eta bere ereduetan aurrera egitea da helburua, erronka berri eta alternatiba berriekin, gure hirien etorkizuna pentsatu, diseinatu eta eraikitzeko garaian. Hau lortzeko, ezinbestekoak dira planifikazio estrategikoa, antolakuntza ikasketa, gobernanatzaren printzipioa, balorea, berrikuntza eta sormenaren garrantzia, harreman sistema eta hirien eta beren inguruneen garapen eta promozioaren arteko harreman estua.
Azken finean, azken bi hamarkadetan izandako esperientziatik abiatuta, bigarren belaunaldiko planak diseinatzen hasteko proposamenak jorratzeko garaia heldu da, harremanen kudeaketa, edo gobernantzan sakonduz, plan estrategikoen funtzionamendu onaren ardatz diren heinean. Edo ez-materialen eta baloreen garrantzia, sareena, hauek formalak edo informalak izanik eta abar.
Zuzendariak:
Alfonso Martinez Cearra jauna. Bilbao Metropoli-30.
Kepa Korta Murua jauna. Donostiako Plan Estrategikoa.
Data: 2008ko Abuztuaren 28 eta 29an
Matrikularen prezioa: Maiatzaren 31era arte: 50 euro. Ekainak 1etik aurrera: 60 euro.
Balio akademikoa: 20 ordu.
Hizkuntza ofiziala: gaztelera.
Ikastaroaren egitaraua
Donostian XXVII Uda Ikastaroei buruzko informazio gehiago
|