Data: 2011ko uztailaren 19a eta 20a
Tokia: Bizkaia Aretoa - UPV/EHUko Paraninfoa - Bilbo
Ordutegia: 9:30etatik 14:30etara
Tarifak: ikasle eta langabetuak 37,5 euro. Beste guztiak 75 euro
Matrikula epea: maiatzaren 3tik uztailaren 15era
Balio akademikoa: 20 ordu
Koordinatzailea: Alfonso Martinez Cearra (Bilbao Metropoli-30)
Hizkuntza: gaztelania
Talentuarekiko mundu mailako lehiakortasunak mundua errotik aldatuko du datozen hamarkadetan. Nazio, eskualde eta erakundeen lehiakortasun iraunkorra gero eta gehiago egongo da talentu sortzailea mugiarazteko, erakartzeko eta atxikitzeko gaitasunaren menpe. Gaitasun hori faktore ukiezinetan oinarrituta dago, neurri handi batean. Faktore horietako bat da profesionaltasuna, balio eta estandar profesionaletan oinarritutako jokaeretan azaleratzen dena. Eskualde batean profesionaltasuna lantzeko, aldeko baldintzak eratu behar dira, eta jokaera profesionala oztopatzen duten trabak desagerrarazi, "ekologia profesionala" lortze aldera. Ekologiak eragile, balio eta jokaeren arteko harreman sistemiko bat dakar, eta komeni da harreman hori modu holistiko batean aztertzea eta garatzea.
Azken batean, Bilbo metropoliarentzako tresna bat sortzean datza; alegia, berrikuntza sustatzeko, ideiak pentsatzeko, proiektuak abian jartzeko, ilusioak sortzeko, eta grinaz lan egiteko, den-dena emateko eta arriskatzeko gaitasuna duten profesional talde handi bat osatzea. Bestalde, beharrezkoa da zenbait jokaera berreskuratzea: profesionalen arteko lehiakortasuna, gogoa, bultzada, eta lanpostu jakin bat lortzeak dakarren esker ona jasotzeko irrika.
Horrenbestez, gure metropoliak gaur egun bizitzen ari garen testuinguru kritikoari aurre egiteko zein pauso eman behar duen hausnartuko dugu, datorren hamarkadari begira. Azpiegiturek eta balioek baldintzatu dituzte, hurrenez hurren, aurreko bi hamarkadetan Bilbo metropolitarra garatzeko hartutako erabakiak. Orain, beharrezkoa da erabaki estrategikoak hartzeko apustuak 2030. urtera begira egitea.
1. eguna (Uztailaren 19a)
9:15 Dokumentazioaren emana
9:30 "La nueva actitud profesional"
José Antonio Garrido, Bilbao Metropoli-30
10:30 "Entornos atractivos a profesionales"
Klaus North, Wiesbaden-eko Unibertsitatea. Alemania
11:30 Etena
11:45 "Las redes profesionales: aportaciones de cohesión social"
Iñaki Ramos, Ekonomisten Euskal Elkargoa
12:45 "La investigación tecnológica como oficio: las competencias y las relaciones profesionales para la innovación con resultados"
Juan José Goñi, Fatronik - Tecnalia
13:45 Eztabaida
14:30 Amaiera
2. eguna (Uztailaren 20a)
9:30 "El cambio hacia organizaciones basadas en personas: el nuevo estilo de relaciones"
Pablo Aretxabala, K2K emocionando
10:30 "Estrategias territoriales para La gestión de La profesionalidad y El talento: El caso de Bizkaia"
Imanol Pradales, Bizkaia:xede
11:30 Pausa
12:00 "El emprendizaje es el futuro" mahai ingurua
Moderatzailea: Alfonso Martinez Cearra, Bilbao Metropoli-30; Fernando Cossio, Ikerbasque; Gaizka Zulaika, Innobasque
13:00 Laburpen saioa
13:30 Ikastaroaren amaiera
Informazio gehiago