"EUSKADI, PROFESIONAL BERRITZAILE ETA SORTZAILEEN HERRIALDEA"

UPV/EHU-REN UDA IKASTAROA

Data: 2009ko abuztuaren 27 eta 28an

Tokia: Miramar jauregia, Donostia

Europako Parlamentuak eta EBko Kontseiluak 2009 "Europako Sormen eta Berrikuntzaren urtea" izatea erabaki zuten, pasa den martxoak 29an, sormena etengabeko ikasketa sustatzeko helburu orokorrarekin, berrikuntzaren motore gisa eta gizabanako guztien gaitasun pertsonal, profesional, enpresarial eta sozialen garapenaren gako gisa, hauen ongizatea ere bilatuz.

Berrikuntza ideia berrien aplikazio egokian datza; sormena berrikuntzaren ezinbesteko ezaugarria da. Produktu zerbitzu eta prozesu berriek, edota estrategia eta antolaketek pertsonek ideia berriak eta beraien artean elkarkidetzak sustatzea eskatzen dute. Horregatik, pentsamendu sortzailea, edota arazoen soluzio aurreratua bezalako gaitasunak berebizikoak dira alor ekonomiko, sozial, zein artistikoan.

Euskadin 2008an zehar, Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzaren Urtea izendatu zuena, berrikuntzaren inguruko ekimen ugari zabaldu ziren, horregatik, 2009an sormenaren ulermen eta aprobetxamenduan aurrera egitean legokio, inguru globalean herrialde moderno eta lehiakorrera eramango duten azterketa eta proposamenak osatzen joateko bidean.

2009 Sormen eta Berrikuntzaren Europako Urte izendatzeak 365 egun ematen ditu berrikuntzaren alorrean gizakien gaitasuna estatu eta nazioarteko mailan promozio kanpaina, ekitaldi eta ekimenen bidez indartzeko. Gainera, "gizakien gaitasun eta baliabide guztiak garatzen lagunduz, Europa hobea lor genezake, bere indar guztiak areagotuz, ekonomia, nahiz gizarteari begiratuta", Jan Figel komisarioak azaldu duen bezala.

Sormen eta Berrikuntzaren Europako Urtearen leloak, "Imajinatu. Sortu. Berritu", balioa hartzen du une honetan, krisiarena urrean sormenareni deia txertatzeagatik. Bide honetan, Albert Einstenek zera esan zuen: "Krisi garaitan sormena bakarrik da ezagutza baino garrantzitsuago".Ikastaroak langile euskaldunaren balio tradizional eta onartuaren eguneratze eta hobekuntzan murgildu eta sakontzea bilatzen du, baita profesionaltasuna ere, berrikuntza eta sormena profesionaltasunaren parte garrantzitsu izateko mailara arte. Euskadi profesionalez beteriko herrialdea da eta sormena da hain zuzen ere berrikuntza eta profesionaltasunaren arteko zubia, gaur egun enpresa eta gizartearen aldetik antolakuntza osoa eskatzen duten baloreak.

Ikastaroaren egitaraua

Informazio gehiago