Hiria eta Baloreak foroa Bogotako Udalak eta Elkarteak antolatu dute elkarrekin, eta datorren martitze-nean, irailak 29, egingo da Kolonbiako hiriburuan. Konfiantza izango da lelo nagusia, eta balio hori honako agenteekin batera aztertuko da: instituzioak, segurtasuna, garapen ekonomikoa eta gizarte garapena. Bogotako foroaren barruan, Hiria eta Baloreak Sare Euskal-Amerikarra sortuko da hirien garapena susta-tzeko nahiz foroak, mintegiak, ikastaroak eta gogoeta estrategikoak antolatzeko. Era berean, tresna baliagarria izango da egiten diren foroetan bildutako esperientziak eta ondorioak uztartzeko.
Foroan Bogotako eta Latinoamerikako beste hiri batzuetako gizarte eta enpresa sareko ordezkariek parte hartuko dute, bai eta Euskadiko zenbait erakundek ere, Idomek eta Senerrek, besteak beste. Mirafloresko (Lima, Peru) alkate Manuel Masías doktoreak ere foroan parte hartuko du, eta datorren urtean foroa antolatzeko lekukoa hartuko du.
Hiria eta Baloreak Foroa 2006an abiatu zuen Elkarteak, Bilbon. Helburua hiriaren garapenerako balioen estrategia sendotzea da, eta Latinoamerikako hainbat hiritan ezarri da. 2007an Valparaíson egin zen (Txile), 2008an Cuernavacan eta hurrengo foroak honela aurreikusita daude: 2010ean Miraflores udalerrian, Liman (Peru); 2011n Montevideo hirian (Uruguay) eta 2012an Rosarion (Argentina).
Bogota D.C.ko Alkatetza Nagusiak eta Bilbao Metropoli-30 Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu zuten martxoaren 31n, Bogotan gertakari hau egiteko.