HIRIEN KUDEAKETA ESTRATEGIKOARI BURUZKO ON LINE IKASTAROA


Bilbao Metropoli 30 Elkartea eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa bat datoz metropoliak berreskuratu eta suspertzeko asmoarekin, egungo gizarterako berebiziko garrantzia duen gaia. Hori dela eta, 2005eko apirilean hasiko den Hirien Kudeaketa Estrategikoari buruzko Ikastaroa antolatu dute Internet bidez.

Ikastaroaren helburua gaur egun hirien garapenean sortzen diren joera eta kontzeptu berrien inguruko ikuspegi argi eta garbia ematea da.

Ikastaroa lurralde eta inguru ekonomiko zein sozialeko arduradun eta kudeatzaileei zuzendurik dago, bai esparru publikokoei baita pribatukoei ere.

Informazio gehiago ikastaroaren web orrian aurkituko duzu:

www.asmoz.org/GEC