UPV/EHUKO ARTE ETA KULTURAKO VI TOPAKETETAN HIRIEN KUDEAKETA ESTRATEGIKOARI BURUZKO IKASTAROA


    Arte eta Kulturako Topaketak Bilbon eta bere metropoli-barrutian egiten dira. Unibertsitateko ikasle, titulatu eta profesionalei eta publiko orokorrari zuzenduta daude, eta helburua panorama artistiko eta kulturalaren ezaugarri, tentsio eta aldaketak kolokan jarri eta arakatzea da, hainbat ikuspegi eta arlotatik, nazioartean itzal handia daukaten espezialista eta ikertzaileen eskutik.

    Arte eta Kulturako VI Topaketak 2005eko uztailean egingo dira, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatu duten hitzarmenari esker. Arte eta Kulturako VI Topaketak antolatzen, gainera, honakoak izan dira laguntzaile: Guggenheim Bilbao museoa, BBK, Bilborock, OLBE, BOS, Mungiako Astiune, Social Antzokia eta Bartzelonako Antzerkiaren Institutua.

    HIRIEN KUDEAKETA ESTRATEGIKOARI BURUZKO IKASTAROA

    Zuzendaria: ALFONSO MARTINEZ CEARRA. Bilbao Metropoli-30

    Hizkuntza ofiziala: Gaztelera
    Lekua: EHU-BBK Etxea

    Helburuak: Ikastaroaren helburua da hirien kudeaketa estrategikorako tresnetan sakontzea, eta euren garapen ekonomiko, sozial eta kulturalerako hiriek ingurune metropolitarrarekin dauzkaten harremanak aztertzea.

    Hirien eta euren ingurune ekonomiko, sozial eta teknologikoaren arteko harremanak aztertzea munduko hainbat lekutako adibide zehatzen bidez.

    Ikasleek parte hartzeko eta esperientziak trukatzeko bidea ematea, euren erakunde eta inguruneetan aldaketa prozesuak diseinatzen laguntzeari begira.

    Azkenik, gurako genuke ikastaro hau izatea hirien gestio estrategikoaren inguruko ideia eta proiektuen mintegia.

    EGUNA: UZTAILAK 14

    9:00 Dokumentazio banaketa.

    9:15 "Los proyectos empresariales en la gestión estratégica de ciudades"
    JOSE ANTONIO GARRIDO MARTINEZ. Bilbao Metropoli-30

    10:45 "Marketing de ciudades"
    RAFAEL SUSO ALVAREZ. SIGNIFICCO

    12:15 "La elaboración de un plan estratégico. Proceso participativo, técnicas de diagnóstico, modelo de ciudad"
    SANTIAGO RIVERO RODRIGO. HUMAN MANAGEMENT SYSTEMS.

    13:30 Laburpen saioa

    EGUNA: UZTAILAK 15

    9:15 "Sistema de indicadores para una gestión moderna de la ciudad"
    KEPA KORTA MURUA. Donostiako Plan Estrategikoa.

    10:45 "La ciudad del siglo XXI: un debate sobre algunas cuestiones clave"
    ANDRES PRECEDO LEDO. Santiagoko Unibertsitatea

    12:15 "Ciudades diferentes. Estrategias diferentes: las claves del éxito"
    ALFONSO MARTINEZ CEARRA Bilbao Metropoli-30

    13:30 Laburpen saioa

    Izena emateari buruzko informazioa: Arte eta Kulturako VI Topaketak