PNL & COACHING-EN MINTEGIAK
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilbao Metropoli-30 erakundeak PNL eta Coaching ikastaro bi antolatuko dituzte azaroko lehenengo astean. Bakoitzak hiru eguneko iraupena izango du, eta PNLren (Programazio Neuro Linguistikoa) sortzaile John Grinder eta PNLren kode berriaren sortzaileetako bat den Carmen Bostic izango dira gidariak. Ikastaro horietako gaiak (bata enpresetako jendeari dago zuzenduta, eta bestea, berriz, jende guztiari) Bikaintasunaren kontzeptuari buruzkoak izango dira (PNL bikaintasun-ereduak), eta, batez ere, bertaratutakoei zuzendutako aukera berrien bilaketan (gaur egungo erronkak) eta eredu horien teknika zehatzen praktikan oinarrituko dira.
Azaroak 2-4. Mintegia: "Bikaintasun profesionala". Batez ere Euskadikoak diren enpresario (ekintzaile) eta zuzendariei bideratutako mintegi honek enpresa eta taldeak zuzentzeko tresna-multzorik aurreratuena, esanguratsuena eta eraginkorrena eskaintzen du; modu horretan, gaur egun mundu osoan bizitzen ari garen globalizazioaren eta giro ekonomikoaren erronkei aurre egiten zaie.
Azaroak 6-8. Mintegia: "Bikaintasunez bizitzearen artea". Mintegi honen bitartez, parte-hartzaileei zenbait aukera eskaintzen zaizkie, euren bizi-kalitatea hobetzeko eta, ondorioz, gauza bera egiteko euren familia eta komunitateen bizi-kalitatearekin. Mintegiak bilatzen duen estrategiari jarraituz, parte-hartzailearen bizitzan dauden espazioak eta tarteak bilatu behar dira, bere bizi-kalitatea hobetu ahal izateko. Parte-hartzaileak hobetu nahi dituen testuinguruak kontuan hartuta, zenbait ariketa egingo dira, helburu bakarra bilatuz: bikaintasuna sartzea, bizi-kalitatetzat hartzen dugun horren elementu garrantzitsu gisa; eta hori, parte-hartzailearen aukera osagarria garatuz.
Informazio guztia daukazu www.grinderbosticbilbao.com-en
|
BILBAO
METROPOLITARRA