UDAL HAUSNARKETA ESTRATEGIKOAK ETA INFORMAZIOAREN GIZARTEA SUSTATZEKO TOKI PROGRAMAK


Udal Hausnarketa Estrategikoa 90eko hamarkadan zehar, Bilbok eta Bilboko eremu metropolitarrak biziberritze prozesu indartsua bizi izan dute, eta horrek aldatu egin du bilbotarren bizimodua. Bilbao Metropolitarraren Plan Estrategikoan zehaztutako helburu gehienak lortu zirenean, egokitzat jo zen Hausnarketa Estrategiko berria egitea, eta Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkarteak egin zuen lan hori 1999. urtean. Elkarteak lortutako ondorioetan oinarrituta, Bilbao Metropolitarrari buruzko ikuspegi berria daukagu: nazioartean erreferentziako metropolia da, eta lehiarako dituen abantailak indartu behar ditu eta dituen berezitasunak arakatu, beti ere, etorkizunerako ikuspegia sendotuko duten oinarrizko giltzarri eta alderdiak bilatuz.

Egoera hori ikusirik, Arrigorriaga, Basauri eta Erandioko udalek Hausnarketa Estrategikoa egitea erabaki zuten. Hausnarketa Estrategikoaren xedea udal errealitatera egokitutako Plan Estrategikoa egitea da, metropoli osorako lortu nahi diren helburu orokorrekin bat etorriko dena, baina nork bere berezitasunei eutsiz. Alonsotegik geroago eman zion hasiera hausnarketa prozesuari.

Oinarrizko giltzarri estrategikoak identifikatzeko, udalerri bakoitzeko eta arlo guztietako (ekonomia, industria, merkataritza, kultura, hezkuntza, kirola, gizartea, etab.) instituzio eta erakunde esanguratsuenetako gizarte eta ekonomia eragileen lankidetza eta parte-hartzea izan da. Guztien lanaren bitartez, elementu definitzaile bat bilatu nahi izan da, udalerri bakoitzaren garapena bideratu eta mundu mailako toki bihurtuko zituena. Horretarako, lehendabizi udalerri bakoitzaren testuinguru sozio-ekonomikoaren azterketa egin zen, indar-guneak eta ahultasunak identifikatzeko. Ondoren, oinarrizko giltzarri estrategikoak diseinatu ziren, udalerriok aurrera egin dezaten gaur eguneko gizartean nagusi diren baloreei erantzunez, eta etorkizunerako ikuspegia gara dezaten, XXI. mendeari begira.

Dokumentuak PDF formatuan ikusgai, Acrobat Reader programarekin ikusgai. Formatu hau ez baduzu www.adobe.com/es/ helbidean eskura dezakezu.
 

Testuinguru horretan, udal batzuek Informazioaren Gizartea bultzatzeko programa bat abian jartzea erabaki dute, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak bultzatutako Toki Garapen Plana direlakoaren barruan. Plan horiek BURUTU Programan daude jasota, Informazioaren Gizartea sustatzeko Toki Planak egitea izanik helburu.

Horretarako, Bilbao Metropoli-30 Elkartearen lankidetza eta esperientzia izan dute, Elkarteak esperientzia handia baitauka teknologia berrien erabilera maila desberdinetan sustatzeko arloan.

"Bilbao Metropoli-30" Agertokien Azterketa esperientzia aitzindaria da Bilboko Metropolialdean agertokien planifikazio integrala egiteko orduan. Horien metodologia diseinatzeko, Bilbao Metropoli-30 Elkartearen eta Global Business Network (GBN) nazioarteko sarearen (agertokien azterketa eta planifikazioari buruzko adituen sarea, egoitza San Frantziskon duena) arteko lankidetza abiatu da.


*BILBAO METROPOLITARRA