HIRI-ESKUALDEA BERRASMATZEA

    GARAPEN ADIMENDUNERAKO HIRI-AZPIEGITURAK ETA ZERBITZUAK


    Azpiegitura adimendunak herrialde, eskualde eta hirien arteko lehiaren oinarria dira gaur egun. Testuinguru horretan, eremu publikoak eta pribatuak erabiltzeko modu berriak agertu dira, eta oso-oso lehiakorrak diren azpiegiturak hiri, ekonomia, gizarte eta ingurumen arloko erronka berrietara daude egokituta. Lurraldeek arrakasta sozial eta ekonomikoaren sustapenean duten zeresana gaur egun teknologia berrietara malgutasunez egokitzeko, gizarte-ikaskuntzan sakontzeko eta enpresa-ekosistema dinamikoetako partaidetza handitzeko gaitasunarekin lotuta dago. Mugikortasuna, inklusibotasuna, iraunkortasuna eta ekoizpen-sareen moldakortasun iraunkorra dira berrikuntza arrakastatsuari gero eta sarriagotan laguntzen dioten ezaugarriak.

    Aldaketa hori dela eta, garapen-tresna berriak, lan-eremuaren kontzeptu berriak, bizitza pertsonalaren zein profesionalaren arteko sinergia berriak eta hiri-eskualdeetako azpiegitura iraunkorren gaineko begirada berritua sustatu behar dira.

    INTA34 biltzarrak garapen adimendunaren ikuspegi integratuak arakatu nahi ditu, "hard" eta "soft" faktoreak hiri-gobernantzarekin lotuz.

    Egitaraua eskuragarri duzu INTA34 Biltzarraren web orrialdean: www.inta34.org