ERANDIO LIVCOM AWARD 2005 (HIRI BIZIGARRIEN NAZIOARTEKO SARIA) IRABAZLEA IZAN DA
Erandio 2005 LivCom Award-eko "The International Awards for Livable Communities" irabazlea izan da 20.000 eta 75.000 biztanle arteko hirien sailean. Beste sailetako irabazleak izan dira: Dungannon (Irlanda), Songjang (Txina), Coventry (Erresuma Batuan) eta Tshwane (Hegoafrika).
Sari hau lortzeak Erandio nazioarteko hiri bizigarri baten eredu bihurtu dela esan nahi du.
Erronka bat izan da tradizio industrial nabarmena daukan eta horrek eragindako garapen ekonomikoak ingurumenean, hirigintzan... izandako ondorioak bizi izan dituen udalerri batek bere lekua egitea eta nazioartean aintzatespena lortzea bizigarritasunari eta bizi-kalitateari dagokienez.
Mundu osoko 200 hiri baino gehiagok aurkeztu zuten euren burua LivCom Awards-eko (hiri bizigarrien nazioarteko lehiaketa) finalista izateko. A Coruñan azaroaren 3tik 7ra bitartean lehiatu diren 40 bat finalisten artean, Erandio lehiaketaren B atalean izan da irabazlea, 20.000 eta 75.000 biztanle arteko hirien sailean saritutako hirietako bat, herritarrentzat gero eta bizigarriagoa den ingurua lortzeko egin duen lanagatik.
Finalista geratutako hiri guztiek, hiru egunez, aurkezpenak egin ostean, Hiri Bizigarrien Nazioarteko Lehiaketako epaimahaiak, hilaren 7an, astelehen arratsaldean eman zuen jakitera zeintzuk izan diren 2005eko edizioko bost irabazleak.
Hiri Bizigarrien Nazioarteko Sariek bost populazio maila dituzte: 20.000 biztanletik beherakoak; 75.000 biztanle artekoak; 200.000 biztanle artekoak; 750.000 biztanle artekoak eta 750.000 biztanletik gorakoak. Erandio lehiaketaren B atalean izan da irabazlea, 20.000 eta 75.000 biztanle arteko hirien sailean. Erandiorekin batera, lehian zeuden Kladno (Txekiar Errepublika), Lidkoping (Suedia) eta Ptuj (Eslovenia).
Beste sailetako irabazleak, hurrenez hurren, izan dira.
- Dungannon (Irlanda) - 20.000 biztanlera. arte
- Songjang (Txiina) - 75.001-200.000 biz. artean
- Coventry (Erresuma Batuan) - 200.001 - 750.000 biz. artean
- Tshwane (Hegoafrika) - 850.000 biztanletik gora
Ekainean, Erandioko Udalak bere burua aurkeztu zuen Hiri Bizigarrien Nazioarteko Sarietarako, nazioarteko lehiaketa baten barruan. Lehiaketa hori tokiko komunitateei zuzenduta eta ingurumenaren kudeaketan eta komunitate bizigarrien sorreran zentratuta dagoen munduko bakarra da. LivCom Awards ekimena 1997an jarri zen abian, eta Nazio Batuen Ingurumen Programaren barruan dago sartuta.
Mundu osoko 200 hiri baino gehiagok aurkeztu zuten euren burua Hiri Bizigarrien Nazioarteko Lehiaketako finalista izateko. A Coruñan azaroaren 3tik 7ra bitartean lehiatu diren 40 bat finalisten artean, Erandio izan da saritutako hirietako bat, herritarrentzat gero eta bizigarriagoa den ingurua lortzeko egin duen lanagatik.
Erandioren lana baloratzeko erabili diren irizpideak hauek izan dira: paisaia hobetzea, ondarea, praktika ekologikoak, komunitatearen iraunkortasuna eta etorkizunaren planifikazioa.
A Coruñan jokatutako Lehiaketaren Finalean, Erandioko alkate Mikel Arieta-araunabeñak egin zuen herriaren aurkezpena, Bilbao Metropoli-30 Elkarteko Alfonso Martínez Cearra zuzendari nagusiaren laguntzarekin. Izan ere, Udala elkarteko bazkide osoa da, eta Bilbao Metropoli-30 Elkarteak parte hartu du Erandiok hautagaitza izan dezan Lehiaketa honetan.
Era berean, Elkarteak Idazkaritza Tekniko gisa kolaboratu du Erandiok abian jarri dituen proiektu parte-hartzailerik handienetako batzuetan, esate baterako, Hausnarketa Estrategikoan (2002) edo Etorkizuneko Eszenatokien Azterketan (2004). Horiek ere baloratu dira Lehiaketaren Finalean.
Dena den, ekimen hau nazioarteko sustapen ekintzen barruan kokatzen da eta Bilbao Metropoli-30 Elkarteak duen helburuarekin bat dator, bere jardueren definizioaren arabera.
|
BILBAO
METROPOLITARRA