Elkartea

Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkartea sustapen- eta ikerketa-elkartea da, eta erantzukizun juridiko eta ondare-erantzukizun osoa du. 1991ko maiatzaren 9an eratu zen, eta 1991ko abenduaren 18an inskribatu zen Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan, AS/B/03012/1991 zenbakiarekin.

Eusko Jaurlaritzak 1992ko ekainaren 9an onartu zuen elkartea onura publikoko erakundea dela, eta ELGAk 2009an Toki Garapeneko Agentziei buruz egindako azterlan batean, Bilbao Metropoli-30 honela definitu zuen: epe luzeko ikuspegia du, lankidetzan aritzen da, asmo handiak ditu, bizkorra da, helburuak ongi zehazten ditu eta epe luzerako duen zeregina ondo eta dedikazio guztiarekin lantzen du.

Elkartearen estatutuen arabera, hiru bazkide mota daude: bazkide sortzaileak, bazkide arruntak eta bazkide laguntzaileak.