BILBAO METROPOLITARRA: EKINEAN


* BIRPIZTE PLANA
Bilbao, bete-betean sartua dabil aldakuntza eta berrikuntza ihardunean. Hori guztiori komunikabide azpiegitura, Ibaiaren saneamendu eta hirigintza arloei dagozkie, horren lekuko "waterfront" berria dugu.
Birpizte eta espezializazio ihardun hauek guztiok erakusten dute hiri honek bere begirada XXI. mendean ezarria duela.
*PROIEKTU NAGUSIEN KOKAPENA MAPA AKTIBOAN
*"WATERFRONT" BERRIA
Bilboko Waterfront-ak bere asmoetan dauka metropoliaren finantziazioa birpizteko programan kulturgune berri bat eratzea.
*GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museo berriak lehen mailako programazio artistikoak antolatuko ditu, Bilbo nazioarteko zirkuito nagusietan sartuaz.
Eraikina, Frank O. Gehry arkitektoak burututako proiektuaren araberan, urriaren 18an zabaldu zan.
*KONGRESU ETA MUSIKA JAUREGIA
Kongresu eta Musika Jauregiak finkatu egingo du musika eta kongresuen iharduera, eurok izan baitira Bilbo merkatal eta negozio bilgune bihurtu dutenak. Egin dezagun kontu horiek bere Nazioarteko Azokaren eskutik etorriak direla, hau baita Espainiako garrantzitsuenen arteko. Arkitektoak: Federico Soriano eta Dolores Palacios. OLBEren Opera Denboraldia.
*BILBOKO AIREPORTUAREN TERMINAL BERRIA
Aireuntzien zirkulazioaren gehitze etengabea eta aireko garraioaren liberalizazioa dira, besteak beste, Bilboko Aireportua zabaldu eta berriztatzeko proiektua egitera behartu dutenak. Arkitektoa: Santiago Calatrava.
*BILBOKO METROA
Sistema teknologiko modernuenez eginik, Trenbide Metropolitanoaren sareak bi ibilbide ditu, Ibaiaz ezker-eskuin. Geltokiak izen handiko arkitektoek diseinatu dituzte. Horra, besteak beste, Norman Foster britanikoa.
*GELTOKI INTERMODALA
Abiadura handiko, hurbileko eta urrunerako trenen, autobus, metro eta autoendako aparkaleku bateratzeko eta arautzeko asmoz. Osaturik izango da, erresidentzia eta hirugarren sektoreko elementuez. Arkitektoa: Michael Wilford.
*BILBOKO PORTUA
Bere inguruko Zona Metropolitanoekin lehiatzeko, Bilbao Metropolitarrak daukan baliorik garrantzitsuena Bilboko portua bera da.
*SOFTWARE INSTITUTU EUROPEARRA
Software Institutu Europearra Euskal Herriko Teknologi Parkean ezartzeak , Bilbao Metropolitarraren barruan, babes eta proiekzio internazionala dakarkio.
*EUSKAL HERRIKO TEKNOLOGI PARKEA
Zamudion (Bizkaia) kokaturik, Euskal Herriaren bihotz-bihotzean, Teknologi Parkea 150 hektarea urbanizagarriren gainean hedatua dago. Jadaneko, berrogei entrepresak baino gehiagok dihardu bere teknologia aurreratuaz.

*BILBAO METROPOLITARRA