OPENCITIES PROIEKTUAREN ARGAZKI-ERAKUSKETA
Bilboko Udalak, Bilbao Metropoli 30arekin elkarlanarekin, Europeo Urbact II (2008-2013) europar programaren barruan dagoen OPENCities proiektuan parte hartzen du. OPENCities proiektuak hiriak aniztasunari zabaltzea -aniztasuna hirien arrakastaren gakoa delakoan-, eta hirien artean ezagupenak eta praktika onak trukatzea aztertzen du. Proiektua British Council-ek asmatua da, eta Bilboko Udalarekin batera, hiri hauek hartzen dute parte: Belfast, Bucarest, Cardiff, Dublin, Düsseldorf, Nitra, Poznan, Sofia eta Viena. OPENCities proiektuak Europar Batasunaren laguntza dauka, Urbact II (2008-2013) programaren bidez. Nazioarteko herritarrek hirien arrakastari begira egiten duten ekarpena da proiektuaren gaia eta herritarren arloko estrategiekin batera, lidergo eta nazioartekotasun, eta etorkinen integrazioaren arloetako estrategiak garatzea du helburu proiektu honek. Proiektuaren kultur jarduerei dagokienez, British Council-ek eta Bilboko Udalak, Zubiarte merkataritza-zentroarekin elkarlanean, argazki-erakusketa bat antolatu dute. Abenduaren 3tik Urtarrilaren 4a arte izango da Zubiarte merkataritza-zentroan. Markel Redondo, Bilbon jaoitako nazioarteko argazkilariak kontatuko digu Bilboko istorioa. Bera ere emigrantea izan zen Txinan hara argazkigintza dokumentalari buruzko master bat egitera joan zenean. Immigrazioaren erronkei eta datu ekonomikoen garapenari buruzko datu eta zifrei gizakien ikusmoldearen ekarpena egiten die erakusketak eta denok ditugun nahiei eta gure etorkizunari buruz hausnarketa egitera animatzen gaitu erakusketak. Bilbo erakusketan (PDF - 666 KB) Katalogo osoa (PDF - 1,14 MB) |
BILBAO
METROPOLITARRA