Metropoliaren birbizpen
proiektuen barruan, Bilboko "waterfront" delakoak kulturgune berri bat
eratzeko asmoa dauka. Beraz, Abandoibarrako albo banatara, geroko Bilboren
sinbolo eta ikur nagusi bi ditugu: Guggenheim Bilbao Museoa eta Euskalduna
Kongresu eta Musika Jauregia.
METROPOLIAREN GUNE BERRI BAT
348.500 m2-ko azaleraz,
hiriaren bihotzean kokaturik, hasirik dira Abandoibarra berria eraikitzen,
bere egikeran europear hiri tradizionalaren ezaugarri eta eiteak izanez.
Hartan atonduko dira
80.000 m2 bulegotarako, 31.000 m2 merkatal gunea. Horrez gain, ostatu bat,
Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitateen guneak eta 600 etxebizitza.
Beraz, inguru hortan kokatuko dira Bilbao Metropolitarran ezarriko diren
maila internazionaleko iharduerak.
Horrek guztiak bere inguruan
200.000 m2-tako berdegune eta aisialekuak izango ditu. Oro, ibai ertzean,
kilometro baten barruan zehar ezarrita. Hortantxe sartzen dira, Guggenheim
Bilbao Museoa eta Euskalduna Kongresu eta Musika Jauregia.
Bermerik handiena Bilbao
Ria 2000-ak ematen du. Sozietate publikoa izanik, beronetan parte hartzen
dute %50ko parte banarekin Estatu Espainiarreko Administrazioak eta Euskal
Komunitate Autonomoko Administrazioak.