1994an eraikitzen hasirik
eta 1999ko otsailan zabaldua, Kongresu eta Musika Jauregiak finkatu egingo
du musika eta kongresuen iharduera, eurok izan baitira Bilbo merkatal eta
negozio bilgune bihurtu dutenak, beti ere Nazioarteko Azokaren laguntza
paregabeaz, baitago Espainiako garrantzitsuenen artean.
Kongresu eta Musika Jauregi
berriak bere kokalekuaren (behinola untziola) memoriari ohore egiten dio.
Hartan harmonizatzen dira materialik nobleenak itsas arkitekturaren formekin,
azkenean itsasuntzi egituraren antza hartuaz.
Proiektuaren superfiziea,
orotara, 25.000 m2-tik gora doa. Barruan, Sala Nagusia 2.200 eserlekuz,
3 sala txikiago, 8 saio-sala, 7 sala hitzaldi eta prentsa-aurrekoetarako.
Horrez gain, osagarri zaizkion instalakuntzak (kafeteria, jatetxe, galeria
t.abar).