| Guggenheim
Bilbao Museoaren zabalera |
| Frank O. Gehry
arkitektoaren proiektoari jarraiki, 1993an hasi ziren Museo berria eraikitzen.
Guggenhein-New York Museoarekin gertatu zenaz berdintsu, hura Frank Lloyd
Wright-k proiektatua, diseinu arkitektoniko hau bera da egiazko arte obra,
bertan jokatzen direlarik altzairu, harri, titanio eta ura. Bere inaugurazio
ofiziala 1997ko urriaren 18an, larunbata, izan zan. Orotara 24.000 m2-ko
azaleraz eta 11.000 m2 erakusgelatzat, Museo berriak maila internazionaleko
programazioak antolatuko ditu. Horren bidez, Bilbo arte-zirkuito internazionaletan
sarturik geratuko da. |
| Proiektua |
 |
Guggenheim Museoa eraikitzeko
azken konpromezua 1992ko Otsailaren 27an sinatu zuten Lehendakari Jose
Antonio Ardanzak eta Solomon R. Guggenheim Fundazioko arduradunek.
Poz ematen digu proiektua
epe barruan bukatu dela esan ahal izateak. 1997ko urriaren 19an, Frank
O. Ghey arkitektoaren obra magistrala, Guggenheim-Bilbao Museoa, ateak
ireki zituen.
|
| Eraikina,
Bilboren sinboloa |
 |
Guggenheim-Bilbao Museoa
nork diseinatuko, lehiaketa internazionalerako deia egin zenean, euskal
erakundeen nahia argia zen. Nahiz zuten garailearen proposamendua XX. mendeko
eraikin identifikarrienetakoa izan ledin. Frank O. Gehry arkitekto estatubatuarraren
proposamendua izan zen garaile, eta ondo baino hobeto betetzen zituen nahi
horiek. New York-Guggenheim Museorako Frank Lloyd Wright-en diseinuak bezala,
eraikin hau egina dago bera arte obra arkitektonikoa izan dadin. Seguraski,
mundu osoan Bilboren sinbolo bihurtuko da.
Frank O. Gehry-k diseinaturiko
eraikitzek bere baitan daramatzate kokalekuaren ezaugarri fisiko eta kulturalak.
Guggenheim-Bilbao Museoan metala, harria eta ura darabilte Euskal Herriaren
indar, independentzia eta tradizio industriala oroitarazteko. Gauzatzen
ari diren proiektu honek 24.000 m2-ko lurraldea besarkatzen du, hartan
erakusketarako lekua ez ezik, auditorium bat, jatetxe bat, liburutegi bat
eta jendearendako egonlekuak ere badituela.
|
| Solomon
R. Guggenheim Fundazioa: Arte moderno y garaikidea |
Gino Severini
Gurutze Gorriko trena herribatetik
pasatzen, 1915eko udara
Solomon R. Guggenheim
Museum New York
|
Solomon R. Guggenheim-ek
bere bizia arte babesean eman zuen. 1927an hasirik horretan, arte moderno
eta garaikidea baino ez zuen bildumaratu. Baina ordea, ez soilik pilatzen
zituen pintura eta eskulturak, baizik eta Guggenheim-ek lan egin zuen,
Fundazioaren estatutuetan dioenez, "artearen sustapen eta gizakumearen
hobekuntza etiko eta mentalaren alde, hauen hezkuntza, ilustrazioa eta
gustu estetikoa bultzatuz". Asmo sendo honek eraman zuen Solomon R. Guggenhiem
Fundazioa gure mendeko fenomeno kulturalik nabarmenetakoa izatera. Eta
datorren mendeko bere planen barruan Bilbo bete-betean sarturik dauka.
1959an Guggenheim Fundazioak
urrats handi bat eman zuen New York-eko bere egoitza irekiaz. Aurrez, bere
obrak erakusgai izan ziren East 54th St-eko aintzinako autoen erakusleku
batean. New York-eko Guggenheim Museoa Frank Lloyd Wrigh-k diseinatu zuen
eta, zeukan balio artistikoa zela-ta, garai hartako arkitekturan goi mailakoa
izan zen. Urteak iragan ahala, Fundazioak obra eta eraikitza gehiago bereganatu
du. Salomonen loba izanik, Peggy Guggenheim-en bilduma, berau hil ondoren,
Fundazioaren eskuetara etorri zen, eta horrekin batera obrak gordetzen
zituen Veneziako Jauregia.
1927az geroztik, Solomon
Guggenheim bildumaren zuzendaritzan eraginik indartsuena Hilla Rebay-rena
izan da. Berau alemaniar aristokrata, Kandinsky-ren teoria piktorikoez
oso influentziatua zegoen. Emakume haren gostu estetikoek Guggenheim Fundazioa
XX. mendeko pintura eta eskultura bildumarik garrantzitsuenetarikoen jabe
izatera eraman dute. Guggenheim Museoen ormetan zintzilik daude avant-garde
sasoiko artista nagusienen obrak. Delako obra horiekin Bilboko Guggenheim
Museoa maila internazional gorenetakora iritsiko da.
Solomon R. Guggenheim Fundazioa
arte garaikideari lotua dago eta, beraz, bere obra kopurua handituz joan
da, Bigarren Mundu Gerla ondoren etorri diren artistenak erosi baititu.
Etorkizuneko Bilbao-Guggenheim Museoak bilduma propioa izango du etengabeki
eta agerian. Osagarri izango ditu Guggenheim bildumako obrak. Horrez gain,
planifikatuta dago halaber aldikako erakusketen programa zabala, New York-eko
Museoarekin batera antolaturik.
|
| Bilbao,
Europako metropolietan goialdean |
| Europako
Batasunak eta 2000 urteak dakartzan erronkak gainditzeko, Bilbok hasitako
ekimenik handi eta argienetakoa Guggenheim-Bilbao Museoa da. Baina ez da
ez gauzatzen ari diren proiektu bakarra: hiriaren planifikazio proiektu
zenbaitek eta erreztasun berriek bihurtuko dute Bilbo, Europa barruan,
bilgune garrantziazko. Ekimen hauek oro Bilbori ahalmen handiagoa emateko
abiatu dira; ahalmen, industria, merkataritza, finantza eta zerbitzuen
arloetan, beti ere gogotik galdu gabe Arku Atlantikoan gaudela. Asmo horren
barruan dagoz: lehengo portuaren orubeak hirigintzarako sartzea, gaur egungo
portua zabaltzea, Santiago Calatravak diseinaturiko terminal berria eraikitzea
aireportuan, trenbide metropolitano berria Norman Foster-ek diseinaturiko
geltokiez, berau 1995an ireki zena, tren eta autobus geltokia, berau James
Stirling Wilford-ek diseinatua eta Abandoibarrako entrepresa zentroa. |
| Guggenheim
Bilbao Museoa |
Willem de Kooning
Villa Borghese, 1960
Guggenheim Bilbao Museoa
|
Guggenheim Bilbao Museoa
ateak zabaltzen dituen honetan, hainbat helburu bete nahi ditu: gure garaiko
arterik esanguratsuena bildu eta interpretatzeko aukera ematea, arte-hezkuntza
indarberritzea eta jendearen ezagutza sendotzea, eta aldiberean Solomon
R. Guggenheim Foundation-eko bilduma zabala osatzea. Joan den 20ko hamarkadan
Solomon R. Guggenheim eta Hilla Rebay bere aholkuriak fundatutako erakunde
horrek, joan zen mendearen amaieratik gaur egun artean mendebaldeko kulturak
sortu duen arte bisual osoaren erakusgariiak dauzka. Bilduma zoragarri
hau Fundazio berak kudeatzen dituen hiru museoetan banatuta dago: Solomon
R. Guggenheim Museum, Guggenehim Museum SoHo, biak New Yorken, eta Peggy
Guggenheim Collection, Venezian. Euskal Administrazioen eta Solomon R.
Guggenheim Foundation-en arteko lankidetza paregabeari esker gure mendeko
kultur proiekturik handienetariko bat gauzatzea lortu da: Guggenheim Bilbao
Museoa.
Guggenheim Bilbao Museoaren
bilduma iraunkorrak mende honetako azken lau hamarkadetako artistarik nabarienen
obrak dauzka bereziki, eta Solomon R. Guggenheim Foundation-ek lagatuko
fondoez -Pop Art, Minimalismoa, Arte Povera, Arte Kontzeptuala, Espresionismo
Abstraktua, eta beste hainbat estilotako adibide esanguratsuak barne harturik-,
eta Fundazioak antolatzen dituen programazio bereziez osatzen da. Gainera,
Guggenheim Bilbao Museoaren zenbait areto muntadura monografikoetara zuzentzen
dira eta beste zenbaitek kokapen bereziko obrak dauzkate, hau da, espreski
museo honetarako egindako lanak dira. Espainiako eta Euskal Herriko gaur
egungo arteak ere badu ordezkapenik, gure artistarik onenen lanen aukera
eskainiz, orokorrean artearen joerarik egungoenen ikuspegi zabala ematen
dutelarik.
|
| Guggenheim
Bilbao Museoa, gure mendeko arkitekturaren maisu-lana |
|
Guggenheim Bilbao Museoaren
barnean hartuko zuen eraikinaren esanahi arkitektonikoa, hasieratik proiektu
honek nazioarteko aremuan lortu nahi zuen bikaintasun artistikoaren maila
lortzeko funtsezko elementutzat hartu zen. Planteamendu hau Solomon R.
Guggenheim Foundation-ek Farnk Lloyd Wright jaunari New Yorkeko bostgarren
etorbideko museoa diseinatzea eskatu zionean sortu zen tradizioaren jarripena
da. Guggenheim Bilbao Museoaren diseinurako Frank O. Gehry hautatu zen
bere ikuskerak proiektuaren potentzial handia islatzen baitzuen.
Gehry-ren eraikina zilueta
bereziko eta material harrigarriz egindako eskultura hani bat bezalakoa
da. Harriz estalitako forma erregular dituzten bolumenak, titanioz estalitako
forma okerrak eta kristalezko horma handiak kontraposizioan elkarturik
itxura kaotikoa eman dezaketen arren, eraikina erdiko ardatza den atrioaren
inguruan egituratzen da. Atrio hau espazio huts handi bat da goian metalezko
kupula batez estalia. Kupula honen sabailehio zenitaletik eta kristalezko
hormetatik argia sartzen da, guztia argituz. Atrioaren inguruan, zaldain
bihurriko sistemak, kristaleztaturiko igogailuek eta eskailera-dorreek
museoko 19 galeriak lotzen dituzte. Espazioen aberastasun eta aniztasun
honek museoari aparteko aldakortasuna ematen dio. Horrela, bildumaren ikuspegi
hau artista jakinei dedikatutako espazio monografikoen ikuspegiarekin osatzen
da. Artista hauentzat forma bereziko eta neurri harrigarriko 9 galeria
gordetzen dira, titaniozko bolumenetan kokatuak. Aldi baterako erkusketak
antolatzeko eta formatu handiko obrentzako bada galeria berezi bat; 30
m-ko zabalera eta 130 m-ko luzera dituena, zutaberik gabekoa, La Salveko
zubi erraldoi azpitik doan bolumen harrigarrian kokatua eta dorre batean
amaitzen dena, horrela zubia eraikina osatzen duten bolumena gurutzaketan
sartuz. |