Abandoko Geltoki Intermodalaren
proiektua da Alde Metropolitanoan garraio publikoa antolatzeko asmorik
nagusiena.
James Stirling hasirik,
Michael Wilfrod britaniar arkitektoak egindako azken proiektuarekin finkatu
ziren asmoa aurrera eramateko oinarriak. Aurrekontuz, 240 miloi Euro (40.000
miloi peseta) izendaturik ditu.
Abiadura handiko,
hurbileko eta urrunerako trenen, bai eta autobus, metro eta autoendako
aparkalekua bildu eta arautuko du. Erresidentzia eta hirugarren sektoreko
elementuez osatuko da.