![]() |
|
![]() |
1995eko azaroaren 11n Bilboko
metroa martxan jarri zen, eta horrekin batera oinarrian ondoko helburuak
zituen herri garraioko zerbitzu berriari ekin zitzaion:
|
| Metro berria eraberritzen ari den hirirako | |
![]() |
Bilboko hirialdean, hiri
barru eta inguruetan milioi bat pertsona bizi da.
Eskualde horretan pilatzen da Bizkaiko biztanleriaren %78a, eta Euskal Autonomi Erkidegoko %43a. Erdigunea Bilboko hiria da, non 40.000 bat mila pertsona bizi baita. Bilbon udal mailatik gorako oinarrizko zerbitzuak daude, eta horrek esan nahi du, mugikortasunaren ikuspegitik, eskualdean egiten diren bidaien bi herenak baino gehiago Bilbotik ala Bilbora egiten direla. Metro Bilbao martxan jarri
zenean, hirialde honetan egunean 1.150.000 bidaia motorizatu egiten zen,
horietako 500.000 baino ez herri garraioetan. Ondorioz, errepideak gainezka
zeuden, ezin gehiago, eta trafikoaren kongestioa ezeze energia kontsumo
izugarria eta kutsadura maila ikaragarria ere sortzen zen.
|
| Metroa, irtenbidea | |
| Metroaren eraikuntzak
Bilboko hirialdeko esparruko trafikoa goitik behera aldatzeko zitekeen
irtenbide gizartearen ikuspegitik errentagarriena zirudien. Metroak jarritako
helburuak betetzen zituen: bidaiari kopuru handien garrraioa, erosotasuna,
fidagarritasuna, segurtasuna eta gainerako garraiabideekiko loturarik eza,
ez baitzuen hiri esparru berdinetan inorekin lehiatu beharrik.
Metroa, gainera, herri garraioaren ardatz nagusi bihur zitekeen, hirialdeari zerbitzua ematen dioten garraiabide guztiak koordinatuz, herri garraioaren sistemek osagarri eta lotura maila egokikoak behar baitute. Metroaren egitasmoak, zentzuzkoa denez, garraioari etekinik handiena atera nahi zion, alegia,
|
|
![]() |
|
| Metroaren obra | |
| Egitasmoa sortzen
hasi zen unetik arreta berezia jarri zitzaien geltokien diseinuari eta
arkitekturari. Arreta berezi hori ez zen alderdi estetiko hutsera mugatzen,
funtzionaltasunari eta bidaiarien erosotasunari ere begiratzen baitzitzaien.
Sir Norman Foster lantaldeari eskatu zitzaion Bilboko metroaren leize barruan egongo ziren lurpeko geltokien zer-nolakoa zehazteko. Fosterren obra guztian dauden originaltasun, xumetasun eta eragikortasunen ideiez gain, Bilboko metroan eragin izugarri ona izan duen ideia nagusia ere badago, alegia, arkitektura eta ingeniaritzen integrazioa, sortu diren espazio zabaletan bereziki nabarmentzen dena. |
|
![]() |
|
![]() |
Fosterrek Bilboko metroaren
geltokien diseinuan egin duen lanean hiru alderdi dira aipagarriak, hala
nola,
Zeharreko ebaketa 160 metro karratukoa duen leize handia, non trenbideak, kaiak eta banaketaren soliruarteak baitaude. Banaketaren pasarelak, kalerako eta kaietarako eskailerak heltzen direneko atalondoak dauden tokiak. Atalondoak eta mezzaninak geltokiaren beraren sapaitik eskegita daude. Eta emaitza edertasun eta funtzionaltasun handikoa da. Kalearen arkitektura, non egintzarik bitxiena “fostertxoak” diren. Horrela sortutako geltokiek espazio handia eskaintzen dute, begi aurrean oso zabala, non bidaiariak bere burua ez duen harrapatuta sentitzen, non behar dituen zerbitzu guztiak berehala aurkitzen baititu. |

BILBAO METROPOLITARRA