ZAMUDIOKO TEKNOLOGI PARKEA

-
KOKAPENA
-
Zamudion (Bizkaia) kokaturik,
Euskal Herriaren bihotz-bihotzean, Teknologi
Parkea 150 hektarea urbanizagarriren gainean hedatua dago. Jadaneko,
berrogei entrepresak baino gehiagok dihardu bere tekhnologia aurreratuaz.
-
Kantauri ertzean ekialdenen
egonik, Euskal Komunitate Autonomoa da Estatu espainiarreko lekurik industrializatuena.
Bi miloi biztanlez gora dituelarik, Ipar-Hego deitu ardatzaren (Paris-Madril)
eta Ekialde-Mendebal ardatzaren (Barcelona-Kantauri itsasertza) erdigunean
dago.
-
Euskal Komunitate Autonomoak
4.243 kilometroko bide sarea du, horietarik 331 autopista, eta Frantziaren
hegoaldea eta penintsularekin bat egiten duen burdinbide azpiegitura. Euskal
garraioaren sarea hiru aireportu eta bi merkatuntzi portuz osatua da, hauek
Estatuko garrantzienetakoak.
-
KUDEATZE ETA HELBURUAK
-
Teknologi Parkea, bereziki
ere goi teknologi eta berriztapen asmo argia duten entrepresentzat egokitutako
lekua da. Entrepresok, bere kokapenerako, kalitatezko azpiegitura eta bere
iharduerari lagungarri izan lekizkion zerbitzu ugari dute. Horrez gain,
parkearen inguruak entrepresei aski euskarri ematen die bere garapenerako;
garapena, formakuntza, ikerkuntza eta teknologian.
-
Baina Parkea ez da soilik
entrepresa berriztatzaileen pilaleku. Unibertsiatea eta I+D izeneko zenbait
zentroren hurbiltasuna, eta oinarri industriala ongi finkatua izatea alde
horretan, tekhnologi transferentzia prozesuen lagungarri da, bai eta entrepresen
arteko kolaborazioko beste efektu sinergetikoren transferentzia. Parkeak,
beraz, lan egiten du komunikazio azpiegitura bezala, formakuntza zentro,
ikerkuntza zentro eta entrepresen arteko harremana erreztuz, ahalmen teknologiak
denik eta hobekien baliatzeko.
-
Parkea, Teknologi Elkartegia
S.A. sozietate publikoak kudeatuta dago, berau Sustapen eta Bir-ezarpen
Industrialeko Elkargoak sustatua (SPRI), berau Eusko Jaurlaritzako Industria
Sailari lotua, eta horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Zamudioko Udalak.
-
INGURU TEKNOLOGIKOA
-
Euskal Komunitate Autonomoak
azken urteotan azpiegitura teknologiko nabarmena aurrera atera du. Berau,
entrepresek eurek egiten duten I+D deituen egitekoen lagungarri da. Egitura
honek hiru oinarri ditu: Unibertsitaean egindako ikerkuntza basikoa, Administrazioak
kudeaturiko teknologi zentroek daramaten lana, eta talde sektorialek bultzaturiko
zentroek egiten dutena.
-
Aipamen berezia merezi
dute Teknologiaren Euskal Sarean bilduriko zazpiak, euren lana argiro erakusten
dutela I+D deituari dagozkion 900etik gora ikerkuntza lanek. Zazpi zentro
hauek laguntza ematen die entrepresen iharduerari, besteak beste, arlo
hauetan, Informazioaren Telnologian, Diseinu eta Fabrikazio Teknologietan,
Material metaliko eta ez metalikoetan, Telekomunikazioetan, Bioteknologia
eta Kalitate Indistrialean.
-
Zentro teknologiko hauetariko
hiru -Labein, Robotiker eta Gaiker-Teknologi Parkean berean daude kokaturik.
Labein-ek Parkean dauka Superkonputazio Zentroa, Telekomunikazio Laborategi
bat eta Kalitateko Unitate bat; Robotiker eta Gaiker-ek, robotika eta material
berrietara emanak, bere iharduera osoa daukate Parkean. Parkean dago, halaber,
I+D, EITE eta Software Institutu Europearra koordinatzen dituen erakundea.
-

BILBAO
METROPOLITARRA