Bere inguruko Zona Metropolitanoekin
lehiatzeko, Bilbao Metropolitarrak daukan aktiborik garrantzitsuena Bilboko
portua bera da. Portuaren sakonera eta kokapen geografikoak Europako portuen
artean nagusigoa ematen diote.
Portu iharduerarako leku
gehiago eduki beharrak eta hirigunea portuko instalakuntzetatik urrun eduki
beharrak ekarri zuten bere hedapena. Proiektu honek 6 km2 ur babestuko
dituen 8 kilometroko dike, 8 kilometro kai -21 eta 25 metro arteko sakoneraz-
eta lur gaineko 3,5 miloi m2 irabaztea dauka asmo. Lehen fasea 1998ko abenduan
zabaldu zan, bere kostoa 240 miloi Eurotakoa (40.000 miloi peseta) izan
delarik.