ALISON+PETER SMITHSON

Etorkizuneko Etxebizitzatik gaur egungo etxebizitzara


ERAKUSKETA

2007ko otsailaren 6tik 26ra
Bilbao Turismoaren Erakusketa Aretoa
Zabalgune Plaza, 11, Bilbo

Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 20:00etara

Larunbatetan eta igandetan: 10:00etatik 20:00etara

HITZALDIAK

  • 2007ko otsailaren 8a - 19:30ean

    Max Risselada, Delfteko Technical Universityko irakaslea eta erakusketaren komisarioa

    "The Space Between"

  • 2007ko otsailaren 15a - 19:30ean

    Luis Tena, arkitektoa eta Nafarroako Unibertsitateko ETSAko irakaslea

    "Alison, Peter et Jim. Smithsonak eta Stirlingak. Bat etortzeen eta desadostasunen kronika laburra"

    Lekua: COAVN - Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala
    Alameda Mazarredo, 69-71, Bilbo

    LABURPENA

    Otsailaren 6tik 23ra, BETen erakusketa-aretoan, Smithsondarren erakusketa arkitektonikoa bisitatu ahal izango da. Bilbao Metropoli-30 Elkarteak Idazkaritza Teknikoko lanak egiten ditu ekimen horretan. Gainera, honakoek hartu dute parte bertan: BAI (Bizkaiko Foru Aldundiaren DIPEren Berrikuntza Agentzia), Bilboko Udala, EHAEO, Bilbao Rķa 2000 eta British Councilek. Bilbon, ekimen honen sustatzailea Barrilero y Asociados abokatuen bulegoa izan da.

    1950eko hamarkadaren hasieratik, artean gazteak ziren Alison eta Peter Smithson arkitektoek zeresan handia izan zuten arkitektura britainiarraren abangoardian, euren proiektuen eduki esperimental eta etiko handiagatik. AMNBko (Arkitektura Modernoko Nazioarteko Biltzarra) kide eta Team 10 delakoaren sortzaile izan ziren aldetik, Arkitektura Modernoak etorkizunean hartuko zuen bideari buruzko eztabaidaren erdian egon ziren. Euren ideia eta diseinuek (kontsumoko gizartearen sorrera eta hirigintzaren orientazioa bezalako gaiak lantzen zituzten) Brutalismo Berriaren eta 60ko hamarkadako Pop Artearen oinarriak finkatu zituzten.