GAIKER fundazio erregimea duen irabazi-asmorik gabeko entitatea da, teknologia eskuratu, sortu eta garatzen duena, enpresatara transferitzeko.
Gure xede soziala etenik gabe berrizkuntza elkartzea da, lehiakortasunaren hobekuntza eginkorra bultzatzeko.
GAIKER Teknologi Zerbitzuen ihardueran teknologia berrien ezartzaile moduan kokatzen da, lehengaiak, ekoizkinak, azpiekoizkinak eta hondakinak beraien bizi-zikloetan zehar industrialki hobeko kudeatzeko, eta era berean fabrikakuntza-prozesuaren eta ekoizkinen berritzaile den teknologi eragile moduan ere bai.
Azken urteotan I+GT-ko ehun proiektu inguru eginaz oso konforme ageri diren bezero eta enpresa lankideak abalatzen dute gure sisnesgarritasuna merkatuetan honako eskaintza honen bidez:
Materiale Plastikoak eta Konpositeak
Materiale polimerikoen aplikazioa, prototipoen prozesaketa eta garapen sistemen aukeraketa, eraldakuntza eta eransketa prozesuak puntuan jartzea.
Hondakin eta lermen birziklaia eta berrerabilpena. Banaketa teknologiak.
Ontziraketa eta Enbalaketa: Materialak, kontrola, diseinu-hoberenketa, fabrikazio teknologiak.
Ingurugiroa
Zoru kutsatuen karakterizazioa eta tratamendua.
Industriako kondar uren tratamenduen aplikazioak.
Hondakin organikoen tratamendu biologikoa eta karakterizazioa, biodegradagarritasuna eta kutsagarrien norakoa.
Bioteknologia
Hartzidura prozesuen hobekuntza eta hoberenketa: hasierako hazkuntzen diseinua.
Enzimen aplicazio industrialak.
Zelula hazkuntzen aplikazioak, toxikologia.
Azpiekoizkin organikoen balioztapen eta probetxamendua.
Erakunde berritzaile eta sortzailea gara, ia ehun pertsona, teknikari espezializatuak, lanean dituena berrikuntza kudeatzen buru belarri.
Giza Baliabideen Plantilarena Bilakaera
Egoitza Zamudioko Teknologi Parkean daukagu, Bilboko Metropolitik hur, eta han 8.000 m²-tan 10 laborategiko sarea eta zutoiarte industrial batean hainbat tegi piloto ditugu, industri prozesuak hoberendu eta ekoizkin produktuak garatzen dituztenak.
GAIKERen eragipen-barrutia gero eta zabalago izanez joan da azken urteotan.
Orain presente gaude, eraginkorki egon ere, gure herri eta eskualdeetan eta estatubarruan ezezik, Europako mekatu bakarrean ere.
I+GT-ko hamabost proiektu europarretan parte hartzen dugu Europako Elkarteko zenbait herrieldetako itzal handiko enpresa eta ikerketa zentruekin elkarlanean. Proiektuok EB-ko ikerketa programa hauexei dagozkie: BRITE EURAM, AIR, STEP, ESPRIT, EUREKA, INNOVACION, eta AVICENAri.
Orobat, Amerikako Estatu Batuekin elkarlanean dihardugu, teknologi eskuraketan eta elkarlaneko proiektuetan parte hartzen dugu Kuba eta Txile bezalako latinamerikako herrialdeekin.
Mª Angeles Ibarrondo and.
Merkatal Sustapen eta Marketing Zuzendaria
Teknologi Parkea, 202 eraikina
48016 ZAMUDIO
Tfnoa: 34-4-452.23.23
Faxa: 34-4-452.22.36