EUDELEuskal udalek, foruen tradizioren barruan historia luzea eta berezia dutenek, gaur egun, euskal instituzioei dagokien antolaketaren diseinu bereziari esker, autonomian oinarritutako konpetentzia-maila garrantzitsua dute. EUDELen barruan daude egungo Euskal Autonomia Elkarteko udalak elkarkidetuta, eta udalok adierazpide bateratua dute elkarte horren bitzartez.
Erakundearen lanak, orduan, alde nagusi bi ditu: barrukoa eta kanpokoa.
Udalaren instituzioak bere inguruan gero eta garrantzia handiagoa izateak EUDELen lanean eta elkarte hau euskal gizartean finkatzean ere ageri da. Elkarteak lankidetzarako hitzarmenak sinatu ditu gizarte, kultura eta unibertsitate mailako erakunde zenbaitekin, eta Euskal Herriaren garapenerako lanean ari da beste instituzio batzuekin batera.
EUDEL eskubide osoko kide da Europako Udalen eta Herrialdeen Kontseiluan (CMRE, Agintari Lokalen Nazioarteko Batasunaren atal europarra), eta Europako Tokiko eta Herrialdeetako Agintarien Kontseilukoa ere bai (CPLRE, Europako Kontseiluaren menpekoa). Era berean, aditu gisa hartzen du parte Herrialdeen Batzordeko Hirigintza Politiken IV. Batzordearen batzarraldietan.
Atzerrian duen dimentsioa kontuan hartuta, EUDELek zenbait ekintzatan hartu izan du parte, esaterako Jugoslavia-ohiko errfuxiatuak Euskal Herrian eskuzabalik hartuz, euskal udal askoren partaidetza bultzatuz Europako udal sareetan integra daitezen sustatuz.
Gaur egun EUDELen egoitza nagusia Vitoria-Gasteizen dago, Euskal Autonomi Elkartearen hiriburu politiko eta administratiboan, eta Idazkaritza Bilbon, lurraldean biztanlerik gehien duen hirian.
Idazkaritza:
Zabalguneko Plaza, 5-1
48009 BILBO
Tfnoa.: (94) 423 15 00
Faxa.: (94) 424 39 47
EUDEL Bilbao Metropoli-30 bazkide sortzailea da.