
Udalerri hau, Abra badia osatzen duen kostaldean kokatuta dago, Nerbioi itsasadarraren ibaiahoan, 11,4 km² -an zehar zabaltzen delarik.
Bertako biztanle kopurua 82.000tik baino gorakoa izanik, Getxoko Udalak daukan urtebeteko aurrrekontuak 7.700 milioiak gainditzen ditu.
Egoitzgune honetako aintzinako gunea XII. mendean sortu zelarik, bere ekintza ekonomikoa zerbitzu-arloan datza; hori dela eta, udalerri hau Euskal Herri osoan nagusitzen da arlo honetan aritzen diren 1.000 biztanleko langileetarik kopuru altuena izateagatik alegia. Hiri honetako denda espezializatuak zein jatetxeak Estatu osoan ospe handikoak dira.
Beste alde batetik ,Getxoko biztanletako %42, 6 zuzendaritza-lanetan eta lan teknikoetan aritzen den langilegoa izaten duela aipagai dugu; portzentai hau Euskadi osoko %19,1rekin edo Espainiako %16,2-rekin gonbaratzen badugu, oso adierazgarria dateke. Izan ere, indize honek getxotarren ikasketa-prestakuntzarekin erlazio zuzena dauka, hau da, biztanleetako %28,4-k erdi-goimailako ikasketak burutzen ditu (Euskadin %13,3-k eta Espainian %6,9-k bukatuz).
Honez gainera, Getxon kultur zein kirol-eskaintzak nabariak dira; bai Euskal Herriko bai Bizkaiko ihaurnaldietako artistikorik nagusienetako zenbait bertan kokatzen izaten direlarik, esate baterako Nazioarteko Jazz Jaialdia (europar jazz-ean espezializaturik) edo Nazioarteko Eskulagintza Azoka.
Kirolari dagokionez, Getxon ia kirol mota guztiak martxan jartzeko aukera dago, elurrekin zerikusia daukatenak izan ezik. Era berean, udal kirol-instalazioak ezinhobeak badira ere (adibidez Fadura Udal Kirol-hiria, Euskal Herriko onenetarikoa omen dela kontutan izanik), pribatuen artean Abrako Itsas Errege-kluba edo golf zelaia, Neguriko Golf Errege Elkartea hain zuzen, kostaldetik gertu dagoena, besteak beste nagusienak dira.
Halaber, udalerri hau Abra badian egiten diren traineruen edo belauntzien estropadak direla eta ezaguna da. Honez gain, kirol arloan, rugby taldearen maila apartekoa (Errege Kopan eta Espainiako Ligan Txapelduna izanik) eta Nazioarteko Txirrindulari Ibilaldia ekintzarik aipagarrienak dira.
Alde bateik,egun 750 kiroluntzietarako edukiera eta merkatal eta zerbitzu-guneak izango dituen Arriluze kirol-portu berriaren eraikuntza, 7.000m² -an kokaturik, izango dugu. Beste aldetik, jolas- kirol, historiko-paisai edota gastronomi ekintzekiko interesadunentzat udalerrria gune turistikotzat erakuspena kontuan hartu beharko dugu. Terciario Parke berria (esparru hau zerbitzu askotarako gunea izango da: bulegoetarako, industri-gune txikietarako, eta abarretarako) kokatzeko esparru berri baten topaketa gehi goian aipatutako bi proiektuak Getxoko Udalak burutu nahi dituenetariko helburu batzuk dira.
Udalerri honetan Euskal Herriko britaniar-estatubatuar, alemaniar eta frantses biztanlegorik handiena bizi delarik; gaur egun, Getxok oso harreman estuak gorde eta mantendu egiten ditu britaniar eta germaniar herrigune batzuekin. Halaber, Mexikora, Venezuelara , Uruguayera eta Argentinara joan diren migrariak direla eta, Amerikarekiko lokarriak oso nabariak dira.
Getxoko Udalak, Bir Ganduz sahariar herriarekin anaituta dagoenak, urtero Estatu Batuetatik zein europar herrietatik datozen ikasleen kopuru dexente jaso egiten du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu hurrengo helbidera:
Javier García Alonso, Komunikabidetako Sail Arduraduna Getxoko Udaletxea Fueros kalea z/g 48990 Getxo (Bizkaia) Tel 489.02.10 - Faxa 489.02.56
Getxoko Udala Bilbao Metropoli-30ren bazkide arrunta da.