![]() |
|
| LEIOA
ELIZATEKO UDALA |
AYUNTAMIENTO
DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA |
| BIZKAIA | |

Leioako
Historia
Elizate
hau Uribeko merinaldearen barruan dago. Erdi Aroan Erandioko
errepublikaren menpeko auzoa izan zen, baina 1526an politikaren
eta ekonomiaren alorrean bere antzinako eliza nagusitik banandu zen; orduan,
parrokia independente bat eraiki eta elizate bihurtu zen, eta Gernikako
Batzar Nagusietan jarlekua eta 36. zenbakiko hautespidea (geroago,
46. zenbakikoa) izan zuen.
Erdi
Aroan Leioan zeuden dorretxeak -Gaztelueta, Torrea, Artaza-
XIV. eta XV. mendeetan Bizkaiko
Jaurerriko historian nagusitu izan ziren bandoen
arteko borroken lekuko izan ziren.
Leioa
Oñaztarren alderdikoa zen; Trabuduatar eta Martiartutarren
leinuak Butroi dorretxearen alde borrokatu ziren Abendañotarren
aurka, azken hauek Ganboatarren alderdikoak baitziren.
San
Juan Bataiatzailearen
eliza Erandioko Andra Maritik bereiztu zen, hau da, menpe zegoen elizatik,
Leioako eliztarren eta Andra Mariko nagusi eta onuradunen arteko auziaren
ondoren. Bilboko eta Durangoko artzapezek eman zuten epaia lehenengoen
aldekoa izan zen, baina baldintza batekin, alegia, hilak antzinako eliza
nagusian lurperatu behar zituztela eta urtean hiru jaiegunetan joan behar
zirela mezara; azken ohitura hori denboraren poderioz desagertu egin zen.
XVIII.
mendearen amaieran, Mortarako markesak eta Martiartu dorretxeko
jabeak hamarrenak beraien bien artean banatzen zituzten, baina eliz onura
lehenengoari baino ez zegokion.
Baselizak
San Bartolome eta Erremedioetako Amaren omenezkoak izan ziren;
azken hori Ondizko muinoaren gainean zegoen.
Elizatea
itsasadarraren ertzean eta Udondo ibaiaren uhobian kokaturik zegoenez
gero, itsas jarduerak eta, aldi berean, barrualdean ohiko nekazaritza
eta abeltzantzako jarduerak izan ahal izan zituen. Nekazaritza gaiak
ibaia zeharkatzen zuten, gero Portugaleteko merkatuan saltzeko.
XVI.
mendetik aurrera, Bilboko Kontsulatua sortu zenean, Leioako ibaiertza
apurka-apurka eraldatzen joan zen. Handik bi mendetara, kaiak eraiki ziren,
baina kaia horiek gaur egun duten itxuraketa hamazazpigarren mendearen
erdialdean eratu eta finkatu zen, Maximo de Agirrek Estatuari Lamiakoko
padurak eta Artazako areatzak erosi zizkionean; handik lasterrera,
industrialde eta egoitzalde bihurtu ziren, hurrenez hurren.
Han
eraiki zituzten beraien etxebizitzak Bizkaiko industri jaio-berriaren finantza-gizon
eta enpresari nagusienek (Chavarri, Menchaca, Gana...).
Lehen lantegia Lamiakon jarri zen eta beira lantegia (Vidriera)
izan zen; horren ondoren, Camera Española, Delta eta
beste mota askotako enpresak sortu ziren.
Biztanleriaren
hazkundeak lanesku kopuru handiagoa eragin zuen eta, horren ondorioz, errepide
bat eraiki behar izan zen itsasadarraren parean eta bai trenbidea
ere, Lamiakon geltoki batekin. 1907an, Lamiakon San Maximoren
eliza eraiki zen, geroago, 1935ean, parrokia independente bihurtu
zena.
Industrigunea
izateaz gain, izen eta garrantzia handiagoa eskuratu du Euskal
Herriko Unibertsitate fakultate nagusienak bertan kokatu izan direlako
eta Bilbo-Getxo autobidea eraiki ondoren; hori guztia dela eta,
errepide sare ona duen gune pribilegiatu bihurtu da.

Jai
Nagusiak
Maiatzaren 29a
Ekainaren 24a
Abuztuaren 24a
Irailaren 8a
Jai horiez gain, udalerri honetako gainerako auzoek
ere badituzte beraien jaiegun bereziak:
Leioako
Udala Bilbao Metropoli-30ren bazkide
arrunta da.