
Geografia. Barbadun ibaiaren ibarrean dago. Bizkaiko antiklinalaren guneari dagokion erliebe malkartsuan barna hedaturik dago: erliebe horretan higadurak zeharkako ibarra sortu du. Gailurrik altuenak ondokoak dira: Mello (630 m.), Korbera Haitza (361 m.), Karraspa Gaina (269 m.) Ramos Gaina (229 m.)eta Janeo (203 m.)
Barbadun ibaiak zeharkatzen du, eta honek Pobeña itsasadarra sortu du itsasoratzean. Barbadun ibaiak zenbait erreka eta Kotorrio ibaia ditu isurkide.
Mugak. Muskizko udal mugarteak ondoko mugak ditu: iparraldean itsaso Kantauriarra, ekialdean Zierbana eta Abanto udalerriak, mendebaldean Castro Urdiales (Kantabria), eta hegoaldean Galdames eta Sopuerta udalerriak.
Eraketa. Hiriburua San Juan da, eta berton bizi da biztanleen guztirako kopuruaren %77. Hemen dituzue beste herri batzuk: Kobaron (4,5 kmtara.), Pobeña (4,1 kmtara.), La Rigada (2,5 kmtara), San Julian (km. batera) eta Santelizes (km. batera).
Biztanlegoa. Gaur egun gainbeheran ari den alde honetako meaaberastasunak betidanik biztanle kopuru nahikoa handia egotea eragin du, eta hau mantendu egin da urteetan zehar. Bilboko hiri-industria ingurunea mendebalderantz egin zuen zabalkundeak, udalerri honetan guztiz integratuz, biztanlegoaren hazkundea eragin zuen, baina azken urteetan hori ere gelditu da.
Honako hau izan da Muskizko demografiaren bilakaera:
| Urtea | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1978 | 1981 | 1991 |
| Biztanlegoa | 2831 | 4040 | 4102 | 4424 | 3746 | 4042 | 4761 | 6011 | 6184 | 6010 | 6425 |
| 0 - 19 urte | 1662 | 26,1% |
| 20 - 64 urte | 3828 | 60,2% |
| 65 urte eta gehigo | 868 | 13,7% |
Oinarrizko Sektorea. Lanean dihardutenen %1,6 ari dira honetan. Lurraren oztopoek azaleraren %4,8 besterik ez dute uzten langai, gehiena bazka-landaketetarako eta larre modura erabili behar dela. Nekazaritzako ustiategien kopurua murrizten ari da, industria eta hirietako instalakuntzek bultzaturik.
Industria eta eraikintza. Lanean dihardutenen % 54,1 ari dira arlo honetan. Oso garrantzitsua da, baina biztanlegoaren okupazioari dagokionaz soilik. Udalerri honetan dauden industri instalakuntzak, Petronor enpresaren birtindegia ezik, zur eta metalezko lantegi txikiak dira gehien bat. 1972. urtean Petroleos del Norte (Petronor) enpresaren birfindegia ihardunean hasi zen; instalakuntzak Barbadun ibaiaren ibarrean ditu. Badu, gainera, Bilboko porturik, Santurtziko aldetik zehazki, datorren oliobidea ere. lnstalakuntza honen eragina eskualdeaz gaindikoa da, Bilboko industrialde osoa ezezik, Euskadi osoa eta iparreko bidatzetako zenbait alde ere hornitzen baititu.
Zerbitzuak. Arlo honetan lanean ari direnen %44,29k dihardu. Asko izan arren, espezializazioa ez da handia. Oinarrizko beharrizanei lotutako iharduerak dira, eskualdeko meatzekin dauden komunikazio onek ez baitute merkataritza handiagoa izan dadin uzten.
Komunikazioak. Muskizek komunikazio onak izan ohi ditu betidanik. Bilbo-Santander CN-634 errepidea udalerriaren zehar igarotzen da. Bi hiriburu horiek elkartzen dituen autobidearen amaitu izana komunikazio horiek hobetu ezezik, ibilgailu kopuru handiak hirigunearen erditik igaro beharrak eragiten zuen arazo larria ere konpondu du. Bestalde, hala Renfek nola Bizkai Bus autobusek linea erregularrak dituzte udalerrian.
Auzoguneen jaien egutegia honako festa hauek osatzen dute:
- Muskizko S. Julian-eko, Urtarrilleko 1asteburuan
Muskizko monumentuen aberastasuna handia eta ugaria da oso: hiru parrokia (XVI eta XVIII. mendekoak, bi baseliza, Bizkaiko jatorrizko tankera duen gaztelu bakarra (Muñatoizko gaztelua, XIII-XIV. Mendekoa) hainbat jauregi eta dorretxe, Bizkaiko burdinolarik interesgarriena (El Pobal burdinola)...Armarrik gehien dituen Bizkaiko udalerrietako bat da
| Zerbitzua | Helbidea | Telefonoa | Faxa |
| Muskizko Udala | San Juan, 2 | 670.60.00 | 670.63.63 |
| Kultur Etxea | Cendeja, 29 | 670.70.75 | 670.72.75 |
MUSKIZ,
Bilbao Metropoli-30 -ren bazkide arrunta da.