Gure herria Triano mendien eskuma aldeko
muturrean kokatuta dago eta Trapagaran, Portugalete eta Barakaldo
herriak ditu mugakide. Herri aldapatsua da. Herria tajutzen duten aldatzak
Nerbioi, Galindo eta Ballonti ibaien ertzetaraino
jeisten dira, eta lehenago ibar eta padura emankorrak zirenetan gaur egun
industri handiak kokatzen dira.
3,207,471 m².ko azaleratik, bi herenak industri lurrak
dira eta beste herena hirigune eta ibaialdeak osatzen du. Hori dela eta,
Sestaok hiri-kontzentrazio handia du.
Somorrostro Haraneko Hiru Kontzejuetako
bat zen gure udalerria. 1805ean lortu zuen lurralde-independentzia,
eta 1848an administrazio-independentzia.
Sestaoko airetiko argazkia
Herria, hasierako garaietan, erabat nekazari
eta arrantzalea zen. Duela 100 urtetik hona industri
herri egiten da eta horrelaxe ezagutzen da, azken 20 urteotan izandandako
eraldaketa azkar eta industri birmoldaketen artean.
1800. urtean 340 biztanle besterik ez zituen herri
hau berehala hazi zen, 1895ean 7,946 biztanle zituen, eta
1979an 43,122 biztanle izateraino heldu zen. Gaur egun 34,027
bizilagun ditu eta hazkunde begetatibo negatiboa.
EEnpresa laguntzaile eta eraldaketa
edota zerbitzuetan diharduten mila eta hiruehun enpresa handi, ertain
eta txikien artetik, honako hauek ditugu nabarmenenak:
Udal bizitza soziokulturaleko Entitate eta Elkarte garrantzizkoak
Izaera politiko, sindikal, kultural eta kirol eta
gizarte-laguntza mailako ehun eta hogei elkartek ematen diote bizitza gure
herriari. Horietariko nabarmenenak honako hauek:
San Pedro S.D.
Sestaoko futbol ikastaldea
Sestao Mendi taldea
Sestao Xake taldea
Sestao Igeritaldea
Sestao-River taldea
Salleko sazkibaloi taldea
IBERIA Arraun Taldea
KAIKU Arraun Taldea
Sestaoko Orfeoia
Lagun Artea Pelotazale Taldea
Alpino Club de Sestao
Eusko Lorak Dantza Taldea
Salleko Dantza Taldea
Herrialdeetako Zentruak
C.R. Riojano
Hijos de Galicia
Casa Andaluza
Centro Castilla León
Títeres Bihar Taldea
Talde guzti hauek ibilbide historiko garrantzitsua
dute, horietako zenbaitek ia ehun urtez dihardutelarik, eta guztiek eta
bestelako pertsona nabarmenek kultura, kirol, gizarte
zein maila profesionalean betetzen duten lanari esker Sestao herriaren
irudia zabaltzen dute Euskadi, Estatu eta nazioarte mailan zehar.