| Real Sociedad Bascongada
de los Amigos del País |
![]() |
Euskalerriaren
Adiskideen Elkartea |
uskalerriaren AdiskideenElkartea
Azkoitian (Euskal Herria) sortu zen
1764ko Gabon egunean, Euskal
Herriko izen handiko pertsona talde batek hala erabakita, Euskal Herriko
hezkuntza,
aberastasuna,
kultura eta aurrerabidea suspertzeko
ahalik eta ekintzarik gehien bultzatzearren.
undatzaileetarik garrantzitsuena
Xabier
Maria de Munibe Idiaquez izan genuen, honek bere aldetik asko eman
baitzuen, dirua barne. Bai hura bai 16 fundatzaileetariko batzuek Frantziako
Jesuiten ikastetxeetan ikasi zuten eta atzerrian ere ibiliak ziren. Horren
ondorioz, Argien Mendea edo gaur Ilustrazioa izenez ezagutzen
dugun Europako kultur mugimendua zuzenean ezagutu ahal izan zuten.
rraskata hain izan
zen handia, ezen, Carlos III.a Erregeak berak eman baitzion
Errege
Akademia maila EuskalerriarenAdiskideenElkarteari1765.eko
apirilaren 8an, nahiz eta hilabete bi lehenago lehenengo Biltzar Nagusia
egina zuten.
uskalerriarenAdiskideenElkartean
lanean jardun duten historialariek onartu dute Elkarteak ezarri zuen bidea,
Monarkiaren agindupeko beste ekonomi elkarte asko sortzeko eredu
izan zela.
uskalerriarenAdiskideenElkartearen
planteamenduaren funtsa hau izan zen, gizartea berritzeko eta garai
hartako euskal gizartea murgilduta zegoen ekonomi krisia gainditzeko
beste biderik ez zegoela, gizon eta emakume argiak heztea baino. Horrenbestez,
hezkuntza
zuten leit motiv.
ehin eta berriko adierazi
zuten gauza erabilgarriak atseginak baino nahiago zituztela
eta Euskal Herrian nekazaritza, industria, arkitektura,
medikuntza
eta beste arlo batzuetako tekuikarik aurreratuenak sartzeko ahaleginetan
hasi ziren. Ekonomia politikoari ere, ernetzen zegoen zientzia,
arreta berezia eskaini zioten.
uskalerriarenAdiskideenElkarteari
Euskal Herria modernotzeko eta bertakoen maila igotzeko hainbat ekimen
zor zaizkio; baina, zalantzarik gabe gehien sustraitu eta nazioarte mailan
oihartzunik handiena BergarakoErregeMintegiak
izan zuen; mintegi hau 1776ko azaroaren 4an inauguratu zen. Espainiako
lehenengo ikerkuntza erakundea izan zen eta gaur egungo ingeniari eskolen
aintzindari. 1778 urtean Mintegi horretan laborategi kimikoa
sortu eta kimika eta metalurgia ikasketak burutu ziren lehen aldiz.
rte horretan bertan
Frantziako Pierre François Chavaneau fisikaria eta
Louis
Joseph Proust kimikaria lanean hasi ziren mintegian. Azken horrek,
Espainian lehen aldiz, kimikari buruzko ikastaroa eman zuen.
austo
eta Juan José Elhuyar anaiak hasi ziren lanean mintegian
1781
eta 1782 urteetan.
havaneauk platinoa
malgu bihurtzea lortu zuen 1782an eta Elhuyar anaiek wolframioa
aurkitu eta isolatu zuten 1783an.
nders Nicolas
Tunborg suediarra etorri zen Bergarara 1787an; honek platinozko
zenbait pieza lantzea lortu zuen.
integiaren jarduera
eten zen 1794an, Konbentzioaren Gerraren ondorioz frantses
tropak sartu zirelako Bergaran. Elkartearen eraikinak hondatu zituzten
eta XIX. mendean zehar Espainiak bizi izan zituen anaien arteko borrokek
eragindako zailtasunak zirela eta, mintegia ezerezean geratu zen.
lkarteko bazkide izan
ziren Euskal Herriko, Gorteko eta Europako zenbait hiritako izen handiko
pertsonak. Haren jarduera Amerikara ere zabaldu zen, eta Mexikon
(the Espainia Berriko Erregeorderria) esate baterako, itzal
haundia izan zuen. Mexikon bizi ziren euskaldunek hango izen handiko pertsonekin
ordezkaritza bat eratu zuten lanerako. Haien lana hezkuntza, kultura,
meagintza
eta merkataritza alorrean garatu zen, agirietan azaltzen zaizkigun
testigantzetan ikus daitekeenez. Elkartearen bazkideak ordezkaritza hartan,
Mexikoko
independentzia prozesuan parte hartu zuten.
aur, gorabehera ugariren
ondoren, Euskalerriaren AdiskideenElkarteak,
alderdi guztietan eta eskura dituen baliabideekin, tinko eusten dio fundatzaileen
asmoari.
orrenbestez, Elkartea
intelektualen
topagune zabala dugu; jarduera nagusienak, gehien bat Euskal Herrian
interesa sortzen duten gaien inguruko hitzaldiak,
mintegiak
eta solasak antotzalea eta jarduera horiei buruzko lanak argitaratzea
da. Aldika Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Buletina argiratzen
du, gazteleraz, eta EGAN, euskeraz; beste batzuk ere argitaratzen
ditu.
lkartearen logotipoa
IRURAC
BAT da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hiru probintzien batasunaren
sinboloa, Euskal Herriko gune gisa.
onela osatzen da: Bazkide
Osoak (gizarteko jardueretan betebehar bereziak dituzte eta izendatu,
lan bat aurkeztu ondoren izendatzen dituzte), Supernumerarioak eta
Ohorezko
Bazkideak (meritu jakin batzuk aintzatesten zaizkie). Bazkide Ikasleak
eta Bazkide Kolektiboak ere badaude. Azken hauek Elkarteari laguntza
eskaini dioten erakunde edo elkarteek osatzen dute.
azkide Osoak gutxienez
urtean behin biltzen dira Batzar Nagusian (gainontzeko bazkideak
ere joaten dira) eta urte birik behin Elkartearen Zuzendaria izendatzen
dute; honek Elkartea zuzentzen du eta haren ordezkari da. Izendapena, Arabako,
Bizkaiko eta Gipuzkoako bazkide oso banak emandako botoak erabakitzen du.
urralde hauetako bakoitzean
Batza
Artezkaria dago eta bazkideak Herrialde Biltzarretan biltzen
dira.
adrilgo ordezkaritza
ere hor dago, Gorteko Ordezkaritza izenez ezaguna, eta Mexikoko
Ordezkaritza.
Euskalerriaren
Adiskideen Elkartea Bilbao Metropoli-30ren
bazkide arrunta da.