| Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País |
![]() |
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
uskalerriaren Adiskideen Elkartea Azkoitian (Euskal Herria) sortu zen 1764ko Gabon egunean, Euskal Herriko izen handiko pertsona talde batek hala erabakita, Euskal Herriko hezkuntza, aberastasuna, kultura eta aurrerabidea suspertzeko ahalik eta ekintzarik gehien bultzatzearren.
undatzaileetarik garrantzitsuena Xabier Maria de Munibe Idiaquez izan genuen, honek bere aldetik asko eman baitzuen, dirua barne. Bai hura bai 16 fundatzaileetariko batzuek Frantziako Jesuiten ikastetxeetan ikasi zuten eta atzerrian ere ibiliak ziren. Horren ondorioz, Argien Mendea edo gaur Ilustrazioa izenez ezagutzen dugun Europako kultur mugimendua zuzenean ezagutu ahal izan zuten.
rraskata hain izan zen handia, ezen, Carlos III.a Erregeak berak eman baitzion Errege Akademia maila Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari 1765.eko apirilaren 8an, nahiz eta hilabete bi lehenago lehenengo Biltzar Nagusia egina zuten.
uskalerriaren Adiskideen Elkartean lanean jardun duten historialariek onartu dute Elkarteak ezarri zuen bidea, Monarkiaren agindupeko beste ekonomi elkarte asko sortzeko eredu izan zela.
uskalerriaren Adiskideen Elkartearen planteamenduaren funtsa hau izan zen, gizartea berritzeko eta garai hartako euskal gizartea murgilduta zegoen ekonomi krisia gainditzeko beste biderik ez zegoela, gizon eta emakume argiak heztea baino. Horrenbestez, hezkuntza zuten leit motiv.
ehin eta berriko adierazi zuten gauza erabilgarriak atseginak baino nahiago zituztela eta Euskal Herrian nekazaritza, industria, arkitektura, medikuntza eta beste arlo batzuetako tekuikarik aurreratuenak sartzeko ahaleginetan hasi ziren. Ekonomia politikoari ere, ernetzen zegoen zientzia, arreta berezia eskaini zioten.
uskalerriaren Adiskideen Elkarteari Euskal Herria modernotzeko eta bertakoen maila igotzeko hainbat ekimen zor zaizkio; baina, zalantzarik gabe gehien sustraitu eta nazioarte mailan oihartzunik handiena Bergarako Errege Mintegiak izan zuen; mintegi hau 1776ko azaroaren 4an inauguratu zen. Espainiako lehenengo ikerkuntza erakundea izan zen eta gaur egungo ingeniari eskolen aintzindari. 1778 urtean Mintegi horretan laborategi kimikoa sortu eta kimika eta metalurgia ikasketak burutu ziren lehen aldiz.
rte horretan bertan Frantziako Pierre François Chavaneau fisikaria eta Louis Joseph Proust kimikaria lanean hasi ziren mintegian. Azken horrek, Espainian lehen aldiz, kimikari buruzko ikastaroa eman zuen.
austo eta Juan José
Elhuyar anaiak hasi ziren lanean mintegian 1781 eta 1782 urteetan.
havaneauk platinoa malgu bihurtzea lortu zuen 1782an eta Elhuyar anaiek wolframioa aurkitu eta isolatu zuten 1783an.
nders Nicolas Tunborg suediarra etorri zen Bergarara 1787an; honek platinozko zenbait pieza lantzea lortu zuen.
integiaren jarduera eten zen 1794an, Konbentzioaren Gerraren ondorioz frantses tropak sartu zirelako Bergaran. Elkartearen eraikinak hondatu zituzten eta XIX. mendean zehar Espainiak bizi izan zituen anaien arteko borrokek eragindako zailtasunak zirela eta, mintegia ezerezean geratu zen.
lkarteko bazkide izan ziren Euskal Herriko, Gorteko eta Europako zenbait hiritako izen handiko pertsonak. Haren jarduera Amerikara ere zabaldu zen, eta Mexikon (the Espainia Berriko Erregeorderria) esate baterako, itzal haundia izan zuen. Mexikon bizi ziren euskaldunek hango izen handiko pertsonekin ordezkaritza bat eratu zuten lanerako. Haien lana hezkuntza, kultura, meagintza eta merkataritza alorrean garatu zen, agirietan azaltzen zaizkigun testigantzetan ikus daitekeenez. Elkartearen bazkideak ordezkaritza hartan, Mexikoko independentzia prozesuan parte hartu zuten.
aur, gorabehera ugariren ondoren, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, alderdi guztietan eta eskura dituen baliabideekin, tinko eusten dio fundatzaileen asmoari.
orrenbestez, Elkartea intelektualen topagune zabala dugu; jarduera nagusienak, gehien bat Euskal Herrian interesa sortzen duten gaien inguruko hitzaldiak, mintegiak eta solasak antotzalea eta jarduera horiei buruzko lanak argitaratzea da. Aldika Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Buletina argiratzen du, gazteleraz, eta EGAN, euskeraz; beste batzuk ere argitaratzen ditu.
lkartearen logotipoa IRURAC BAT da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hiru probintzien batasunaren sinboloa, Euskal Herriko gune gisa.
onela osatzen da: Bazkide Osoak (gizarteko jardueretan betebehar bereziak dituzte eta izendatu, lan bat aurkeztu ondoren izendatzen dituzte), Supernumerarioak eta Ohorezko Bazkideak (meritu jakin batzuk aintzatesten zaizkie). Bazkide Ikasleak eta Bazkide Kolektiboak ere badaude. Azken hauek Elkarteari laguntza eskaini dioten erakunde edo elkarteek osatzen dute.
azkide Osoak gutxienez urtean behin biltzen dira Batzar Nagusian (gainontzeko bazkideak ere joaten dira) eta urte birik behin Elkartearen Zuzendaria izendatzen dute; honek Elkartea zuzentzen du eta haren ordezkari da. Izendapena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bazkide oso banak emandako botoak erabakitzen du.
urralde hauetako bakoitzean Batza Artezkaria dago eta bazkideak Herrialde Biltzarretan biltzen dira.
adrilgo ordezkaritza ere hor dago, Gorteko Ordezkaritza izenez ezaguna, eta Mexikoko Ordezkaritza.
Bizkaiko Batzordea María Díaz de Haro k. 11, 1. 48013 Bilbo
Gipuzkoako Batzordea Peña y Goñi k. 5, 2. 20002 Donostia
Gordeko Ordezkaritza Echegaray k. 28 28014 Madrid
Mexikoko Ordezkaritza Colegio de las Vizcaínas Vizcaínas k. 21 Mexico 1 DF
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Bilbao Metropoli-30ren bazkide arrunta da.